2018(e)ko martxoaren 28(a), asteazkena

HIZKUNTZA ETA HEZKUNTZA



Gaurko aurkezpena hikuntza eta hezkuntzaren ingurukoa izan da, batez ere genero ikuspegitik landu dugularik. Hizkuntzaren bitartez balioak transmititzen ditugu eta ondorioz hizkuntza emakume eta gizonak zer izan garen transmititzeko tresna bihurtzen da.

Hizkuntzaren erabilpen desegokia, sexistaren, arrazistaren, homofoboaren adibide ugari ditugu: "trabajar como un negro", "trabajo de chinos", "eso es de maricas"...

Generoari dagokionean, hizkuntza sexista da? edo erabilerarekin egiten dugu sexista?

Euskarak genero gramatikalik ez du, baina  bai egiten da genero bereizketa.  Adibidez, gizona hitza erabiltzen da gizonak bakarrik izendatzeko eta baita emakumeak eta gizonak izendatzeko ere. Erabilpen egokia pertsona edo bi generoak aipatzea litzateke.

Begirada Haur Hezkuntzan jartzen badugu,  esaten eta egiten dugunaren garrantzia ukaezina da. Ohikoa da irakasle batek haur bati "amak josiko dizu..." esatea edo irakaslaeari andereño deitzea adibidez.

Hezkidetzaren grrantzia:
  • Pertsona oro egokitzea (baliabideak jartzea) helburu berdinetara iristeko.
  • Hezkuntzak sexismoa transmititzen du, androzentrista da: gizonezkoak hartzen dira erreferentziatzat emakumeak era batera edo bestera desagertaraziz.
  • Emekumeekin lotzen ditugun gauzak ez dira lantzen eskolan (emozioak, sentimenduak...), gizonekin lotzen ditugunak berriz bai (aspektu zientifikoagoak adibidez).
  • Urdina eta arrosaren erabilera.
  • Patioa: erdian mutilak egon ohi dira, eta honek garratzitsu bihurtzen ditu.

Hezitzaile papera:
  • Hezitzaileek dituzten aurreritziak arrikutsuak dira, haurrengan jartzen diren espektatibak eragin handia dute: mutilak indartsuak, mugituak hautematen dira, neskak berriz lasaiak, sentikorrak...
  
Familiaren garrantzia:
  •  Familiak eta hezkuntzak bide beretik joatea ezinbestekoa da. Hezkuntza komunitate osoak bide bera landu beharko luke.
  • Familia hitza eredu heterosexualarekin lotuta dago. Baina familia eredu asko daude.
Hezkidetzaren bidea jorratzeko "itzulgarritasunaren araua" izan daiteke bidea: Haurrak direnagatik tratatzea eta ez neska edo mutila direlako. Haur batekin gaudenean , mutil edo neska balitz berdin tratatuko nuke? galderari erantzutea lagungarri izango zaigu hezkidetzarako bidea hartzeko.

Niretzat oso garrantzitsua da hiru gauza hauetaz jabetzea: eredutik kanpo geratzen dena baztertuta geratzeko arriskuan dagoela, inkontzienteki gehienok hizkuntzaren erabilera sexista egiten dugula eta  hezkidetzarako norberak ematen dituen pauso txikiak oso garrantzitsuak direla. Ezinbesteko iruditzen zait  guztiok eta batez ere irakasle izango garenok lanketan pertsonala egitea gai honen inguruan , gehienok gure amaren sabelean ginenetik genero bereizketa jaso baitugu.

2018(e)ko martxoaren 27(a), asteartea

C. FREINET



Gaur aurkezpenekin jarraitu dugu, Celestine Freinet-en pedagogiaren inguruan aritu gara.

Freinetek barak zuen arazo egoera batetik (biriketan lesio bat zuen eta ordubeteko saioak hitz egiten emateko arazoak zituen) abiatuta iritsi zen berak planteatutako pedagogiara. Bere pedagogiaren ezaugarri nagusienak hauek dira:
  • Motibazioa sustatu.
  • Haurrak protagonista izatea.
  • Eginez ikasten da.
  • Elkarlana.
  • Ikasle bakoitzak bere erritmoa du.
  • Haurraren autonomia errespetatzea, haurrek adosten zituzten eskolako ordutegiak.
  • Irakaslea gidari.
  • Eskola eta gurasoen arteko harremanaren garrantzia.
  • Ikasgelatik naturara ateratzea garrantzitsua da.
  • Testu-libururik ez.
  • Kalkuluaren ikaskuntza errealitatearekin lotzea.
  • Autoebaluazioa.
  • Espazioa modu berezian antolatuta ulertzen zuen: erdikoa hutsik eta inguruan zazpi tailer, kanpokaldeak garrantzia zuen.
Freinet-ek interesguneen eta ikaskuntza globalizatuaren ideiak bere teorian aplikatu zituen eta teknika desberdinak sortu zituen eskolarako, haien artean garrantzitsuenak, eskola inprimategia, eskola-fitxategiak, autozuzenketak, interesguneak...

Aipagarriak dira "tanteo esperimentala" (behin eta berriz frogak egitea eta norberaren akatsetatik ikastea) eta "kooperazioaren printzipioa".

Pedagogia eredu honen gertuko adibide Hernaniko Langile eskola da.

Aurkezpena bulkatu ondoren, orain arte landutako pedagogo eta eskola mota desberdinen (Montessori, Barbiana eskola eta eta eskola libreak) arteko berdintasunak aipatu ditugu denon artean: Txokoak, kooperazioa, ikaskuntza haurren interesetatik abiatuta,  parte-hartze aktiboa eta autonomia.

2018(e)ko martxoaren 21(a), asteazkena

ESKOLA ALTERNATIBOAK



Laura Gorostidi
Eli Zubiarrain
Ane Porras
Maider Jauregi




BIDEOAK 
(ESKOLA ALTERNATIBOAK)


PAIDEIA

O PELOURO

EL LEON DORMIDO

EL ROURE CATALUÑA

LA CASETA


ESKOLA DESBERDINAK
”El mejor contexto para que un niño crezca es una cultura formada por adultos que crecen”


LA CASETA






Gmaila

Helbidea
Mateu kalea, 16 - Barcelona 08012

Web gunea



El Roure

“Haurren ikaskuntzan gurasoak dira haurren laguntzaile eta ez beste eskola gehienetan bezala, irakasleak”

Telefonoa
935 796 266

Helbidea
Catalunya avenida, 112 - Sant Fost de Campsentelles 08105

Web gunea






Paideia

“En Paideia no se habla de maestros y maestras de educadores y educadoras, sino únicamente de compañeros y compañeras de distintas edades, pues todos están enseñando y aprendiendo”


Gmail

Helbidea
Mérida 06800

Telefonoa
924123352

Web gunea



Opelouro


“A los niños que tienen algún problema se les mira como seres humanos en desarrollo y no como seres limitados”

Gmail
escuelapelouro@hotmail.com

Helbidea
Baños, 81 -  Caldelas de Tui, Pontevedra 36721

Telefonoa
986 629 024

Web gunea


Leon Dormido


“El buen educar necesita un buen vivir”

Gmail
asemillavioleta@lavioleta.org

Helbidea
El Mirador kalea, 15 - Madrid, Galapagar 28260

Telefonoa
918 583 671

Web gunea




                                  
TXIMELETA ESKOLA

IPUINA

https://upnatv.unavarra.es/pub/tximeleta







ESKERRIK ASKO!!




MONTESSORI / BARBIANA/ ESKOLA ALTERNATIBOAK



Gaur pedagogo eta eskola desberdinen inguruko aurkezpenekin hasi gara. Motessori, Barbiana eskola eta eskola libreen inguruan izan dira saioak. Beste taldeek egindako lana eskuragarri izango dudanez, deigarriak iruditu zaizkidan ideiak eta berdintasun eta desberdintasun nabarmenenak jasoko ditut.

María Montessorik hezkuntza barne prozesu espontaneo bezela ulertzen zuen eta hau horrela emateko oztoporik gabeko ingurunea eta materialak haurren eskura egotea izenbestekoa zela zioen. Honekin haurren autonomia bermatzea oinarrizkoa zen. Gidarien rola behatzaile eta haurraren garapenaren arabera materialen aurkezle izanik, nik materialen direktibotasuna eta baita haurren benetako interesak kontutan ez hartzea  azpimarratu nahiko nuke. Horretaz gain gustatu zaizkidan alderdi batzuk nabarmendu nahiko nituzke:
  • Umeen geldiuneak errespetatzea.
  • Akatsetaz, ume beraiek jabetu behar dira.
Barbiana eskolaren inguruan ideia hauek nabarmendu nahi ditut:
  • Ikasle guztien arrakasta bermatzea zuen helburu.
  • Ikasleen kooperazioa, elkarlana eta ikaskuntza beraien interesetatik abiatzea oinarrizkoa zen.
  • Garai hartan zegoen pedagogiari kritika egiten zion.
  • Edonor da ikasteko gai.
  • Familia pobreentzako sartutako eskola izan zen, garai hartan pobreei hitza ematen eta pentssamendu kritikoa bultzatzeko asmoz.
Eskola libreen inguruko lana egitea  gure taldeari egokitu zaio, lan hau egiterakoan, gaur egun, Haur Hezkuntzako graduan, hezkuntzaren berrikuntzaren inguruan hausnarketa egiten dugunean, eskola libreek konpartitzen dituzten ezaugarri askoren inguruan ari garela konturatu naiz:
  • Autonomia.
  • Dimentsio anitzeko hezkuntza.
  • Haurren interesak kontutan hartzea.
  • Irakaslearen rol aldaketa: emaile izatetik, bidelagun izatera...
  • Adin aniztasuna, elkarlana... 
Amaitzeko,   Haur Hezkuntzan orokorrean curriculuma malgua eta derrigorrezkoa ez dela entzun dudanean, ilusioa eta motibazioa piztu zaidala aitortu behar dut, hain garrantzitsuak iruditzen zaizkidan pedagogo  hauen ideia asko gaur egun praktikan gauzatu daitezkela pentsatuz.



ESKOLA ALTERNATIBOAK

2018(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

APRENDIZAIA-HEZKUNTZA-ERREALITATEA-BERRIKUNTZA




Gaurko klasean Carlos Magroren bi artikulu irakurri eta beraien inguruan hitz egin dugu.

Lehenik "Educación y aprendizaje"-ren inguruan aritu gara:

Hasieran aprendizaia eta hezkuntzari buruz ari zaigu modu kontrajarria. Aprendizaia moldakorra, errealitatearekin konektatua, desordenatua, esperimentala... eta hezkuntza lineala, errealitatetik bereiztua, puntuala, konkretua, estrukturatua... besteak beste.

Bukaeran ordea,bien arteko elkarrekintzaz hitz egiten digu, hezkuntza irekitzearen eta aprendizaia zabaltzearen beharra azpimarratzen du, bien garrantzia azpimarratuz.

Ideia hauen inguruan aritu ondoren, honako puntu hauek komentatu ditugu:
  • Haurrek gertuko gauzen inguruan dute interesa.
  • Haurren berezko jakin-mina mugaezina da. Inguruan duten guztiaren inguruan galdetzen dute. Guztiaren zergatiak bilatuz.
  • Askotan bai eskolan, familian, kalean beraien jakin-mina mugatzen dugu. Zergatik galdera hauei garrantzia kenduz, ez erantzuenez... beraien galderak edo interesak garrantzitsuak ez direla pentsarazten diegu. Honek haurrak hbilatzen laartzaile eta pasibo bihurtzea eragiten du.
  • Irakaslearen lana lana haurrei bere interesak berreskuratzen, erantzunak bilatzen laguntzea izango da. Bestalde, irakasleak bere buruari galderak egitea berreskuratu beharko du eredugarri izateko.
Bigarrenik,  "la innovación no se prescribe"artikuluari buruz aritu gara

Lehenik irakasleak zergatik garen hezitzaile galderari erantzuteko gai izan behar garela aipatzen du. Ideia hortatik abiatuz hezkuntzaren berrikuntzari buruz hitz egiten digu. Berrikuntzak  hezkuntzaren aldaketa konstate bat bultzatzeko izan behar duela aipatuz.

Aldaketa urgentea dela eta ekintzara pasatzeko beharra aipatzen ditu. Honetaz gain eskola berrikuntzarako unitatea dela  eta berrikuntzak transformatzaile eta sosteniblea izatearen garrantzitsua aipatzen du.

Bere ustez, aprendizaiak, hezkuntzak errealitatearekin interakzioan egon behar du.

Azkenik, berrikuntzaren iguruan lanean aritutako 15  aditu desberdinek ateratako ondorioak hezkuntzaren berrikuntza dekalogo moduan laburbiltzen dira artikuluan:

  1. Ikasleak berrikuntzan parte hatu behar du.
  2. Berrikuntzak proiektu bati erantzun behar dio.
  3. Hezkuntza proiektu bezainbeste berrikuntza eredu daude.
  4. Inguruneari erantzun behar dio.
  5. Berrikuntzak eskola konkretuari erantzun behar dio.
  6. Eginkizun kolektiboa da.
  7. Prozesu sistemiko eta dinamikoa da.
  8. Berrikuntzarako ezinbestekoa da formakuntza.
  9. Lanerako testuinguru flexibleak osatzea garrantzitsua da.
  10. Berrikuntzarako pertsonak ezinbestekoak dira. Egunerokoaren konpromezua.
Laburbilduz,  berrikuntzarako egoera konkretuei erantzutea, pertsona konprometituak egotea eta komunitate osoak parte hartzea ezinbestekoa da.

Honekin batera, hezkuntzan teknologien sarreraren zergaitia aztertu dugu, arrazoi potente bat ekonomia izan dela azpimarratuz. Honetaz gain, hezkuntzan teknologiei balio erantsi bat ematea interesgarria litzatekela eta ematen zaion erabilpenari erreparatu behar zaiola aipatu dugu.

Amaitzeko, testua idatzita dagoen moduari, generoari erreparatuz, maskulinoan idatzita dagoela ohartu gara. Honen aurrean modu generikoaren garantzia azpimarratu dugu: "el alumnado". Eta singularizatu nahi izanez gero lehenego femeninoa aipatzea komenigarria litzatekela.

Azkenik, gauza bat aipatu dugu, niretzat oso garrantzitsua dena: Hezkuntza ez da neutro; irakasleen esku gauza asko daude eta ezinbestekoa da irakasleak lanbide honek duen garrantziaz eta erantzunkizunaz  ohartzea.


2018(e)ko martxoaren 14(a), asteazkena

MARTXOAK 14



Gaurko klasea moduloko lanari eskaini diogu, behatutako tarteen analisiaren eta  txosten idatziaren gehinezko luzera errespetatzearen garrantzia azpimarratu da.

Bestalde, orainarte behaketa txantiloaren inguruan aritu ez garenez, datorren klasean hortaz arituko garela komentatu dugu.