2018(e)ko martxoaren 28(a), asteazkena

HIZKUNTZA ETA HEZKUNTZA



Gaurko aurkezpena hikuntza eta hezkuntzaren ingurukoa izan da, batez ere genero ikuspegitik landu dugularik. Hizkuntzaren bitartez balioak transmititzen ditugu eta ondorioz hizkuntza emakume eta gizonak zer izan garen transmititzeko tresna bihurtzen da.

Hizkuntzaren erabilpen desegokia, sexistaren, arrazistaren, homofoboaren adibide ugari ditugu: "trabajar como un negro", "trabajo de chinos", "eso es de maricas"...

Generoari dagokionean, hizkuntza sexista da? edo erabilerarekin egiten dugu sexista?

Euskarak genero gramatikalik ez du, baina  bai egiten da genero bereizketa.  Adibidez, gizona hitza erabiltzen da gizonak bakarrik izendatzeko eta baita emakumeak eta gizonak izendatzeko ere. Erabilpen egokia pertsona edo bi generoak aipatzea litzateke.

Begirada Haur Hezkuntzan jartzen badugu,  esaten eta egiten dugunaren garrantzia ukaezina da. Ohikoa da irakasle batek haur bati "amak josiko dizu..." esatea edo irakaslaeari andereño deitzea adibidez.

Hezkidetzaren grrantzia:
  • Pertsona oro egokitzea (baliabideak jartzea) helburu berdinetara iristeko.
  • Hezkuntzak sexismoa transmititzen du, androzentrista da: gizonezkoak hartzen dira erreferentziatzat emakumeak era batera edo bestera desagertaraziz.
  • Emekumeekin lotzen ditugun gauzak ez dira lantzen eskolan (emozioak, sentimenduak...), gizonekin lotzen ditugunak berriz bai (aspektu zientifikoagoak adibidez).
  • Urdina eta arrosaren erabilera.
  • Patioa: erdian mutilak egon ohi dira, eta honek garratzitsu bihurtzen ditu.

Hezitzaile papera:
  • Hezitzaileek dituzten aurreritziak arrikutsuak dira, haurrengan jartzen diren espektatibak eragin handia dute: mutilak indartsuak, mugituak hautematen dira, neskak berriz lasaiak, sentikorrak...
  
Familiaren garrantzia:
  •  Familiak eta hezkuntzak bide beretik joatea ezinbestekoa da. Hezkuntza komunitate osoak bide bera landu beharko luke.
  • Familia hitza eredu heterosexualarekin lotuta dago. Baina familia eredu asko daude.
Hezkidetzaren bidea jorratzeko "itzulgarritasunaren araua" izan daiteke bidea: Haurrak direnagatik tratatzea eta ez neska edo mutila direlako. Haur batekin gaudenean , mutil edo neska balitz berdin tratatuko nuke? galderari erantzutea lagungarri izango zaigu hezkidetzarako bidea hartzeko.

Niretzat oso garrantzitsua da hiru gauza hauetaz jabetzea: eredutik kanpo geratzen dena baztertuta geratzeko arriskuan dagoela, inkontzienteki gehienok hizkuntzaren erabilera sexista egiten dugula eta  hezkidetzarako norberak ematen dituen pauso txikiak oso garrantzitsuak direla. Ezinbesteko iruditzen zait  guztiok eta batez ere irakasle izango garenok lanketan pertsonala egitea gai honen inguruan , gehienok gure amaren sabelean ginenetik genero bereizketa jaso baitugu.

2018(e)ko martxoaren 27(a), asteartea

C. FREINET



Gaur aurkezpenekin jarraitu dugu, Celestine Freinet-en pedagogiaren inguruan aritu gara.

Freinetek barak zuen arazo egoera batetik (biriketan lesio bat zuen eta ordubeteko saioak hitz egiten emateko arazoak zituen) abiatuta iritsi zen berak planteatutako pedagogiara. Bere pedagogiaren ezaugarri nagusienak hauek dira:
  • Motibazioa sustatu.
  • Haurrak protagonista izatea.
  • Eginez ikasten da.
  • Elkarlana.
  • Ikasle bakoitzak bere erritmoa du.
  • Haurraren autonomia errespetatzea, haurrek adosten zituzten eskolako ordutegiak.
  • Irakaslea gidari.
  • Eskola eta gurasoen arteko harremanaren garrantzia.
  • Ikasgelatik naturara ateratzea garrantzitsua da.
  • Testu-libururik ez.
  • Kalkuluaren ikaskuntza errealitatearekin lotzea.
  • Autoebaluazioa.
  • Espazioa modu berezian antolatuta ulertzen zuen: erdikoa hutsik eta inguruan zazpi tailer, kanpokaldeak garrantzia zuen.
Freinet-ek interesguneen eta ikaskuntza globalizatuaren ideiak bere teorian aplikatu zituen eta teknika desberdinak sortu zituen eskolarako, haien artean garrantzitsuenak, eskola inprimategia, eskola-fitxategiak, autozuzenketak, interesguneak...

Aipagarriak dira "tanteo esperimentala" (behin eta berriz frogak egitea eta norberaren akatsetatik ikastea) eta "kooperazioaren printzipioa".

Pedagogia eredu honen gertuko adibide Hernaniko Langile eskola da.

Aurkezpena bulkatu ondoren, orain arte landutako pedagogo eta eskola mota desberdinen (Montessori, Barbiana eskola eta eta eskola libreak) arteko berdintasunak aipatu ditugu denon artean: Txokoak, kooperazioa, ikaskuntza haurren interesetatik abiatuta,  parte-hartze aktiboa eta autonomia.

2018(e)ko martxoaren 21(a), asteazkena

ESKOLA ALTERNATIBOAK



Laura Gorostidi
Eli Zubiarrain
Ane Porras
Maider Jauregi




BIDEOAK 
(ESKOLA ALTERNATIBOAK)


PAIDEIA

O PELOURO

EL LEON DORMIDO

EL ROURE CATALUÑA

LA CASETA


ESKOLA DESBERDINAK
”El mejor contexto para que un niño crezca es una cultura formada por adultos que crecen”


LA CASETA






Gmaila

Helbidea
Mateu kalea, 16 - Barcelona 08012

Web gunea



El Roure

“Haurren ikaskuntzan gurasoak dira haurren laguntzaile eta ez beste eskola gehienetan bezala, irakasleak”

Telefonoa
935 796 266

Helbidea
Catalunya avenida, 112 - Sant Fost de Campsentelles 08105

Web gunea






Paideia

“En Paideia no se habla de maestros y maestras de educadores y educadoras, sino únicamente de compañeros y compañeras de distintas edades, pues todos están enseñando y aprendiendo”


Gmail

Helbidea
Mérida 06800

Telefonoa
924123352

Web gunea



Opelouro


“A los niños que tienen algún problema se les mira como seres humanos en desarrollo y no como seres limitados”

Gmail
escuelapelouro@hotmail.com

Helbidea
Baños, 81 -  Caldelas de Tui, Pontevedra 36721

Telefonoa
986 629 024

Web gunea


Leon Dormido


“El buen educar necesita un buen vivir”

Gmail
asemillavioleta@lavioleta.org

Helbidea
El Mirador kalea, 15 - Madrid, Galapagar 28260

Telefonoa
918 583 671

Web gunea




                                  
TXIMELETA ESKOLA

IPUINA

https://upnatv.unavarra.es/pub/tximeleta







ESKERRIK ASKO!!




MONTESSORI / BARBIANA/ ESKOLA ALTERNATIBOAK



Gaur pedagogo eta eskola desberdinen inguruko aurkezpenekin hasi gara. Motessori, Barbiana eskola eta eskola libreen inguruan izan dira saioak. Beste taldeek egindako lana eskuragarri izango dudanez, deigarriak iruditu zaizkidan ideiak eta berdintasun eta desberdintasun nabarmenenak jasoko ditut.

María Montessorik hezkuntza barne prozesu espontaneo bezela ulertzen zuen eta hau horrela emateko oztoporik gabeko ingurunea eta materialak haurren eskura egotea izenbestekoa zela zioen. Honekin haurren autonomia bermatzea oinarrizkoa zen. Gidarien rola behatzaile eta haurraren garapenaren arabera materialen aurkezle izanik, nik materialen direktibotasuna eta baita haurren benetako interesak kontutan ez hartzea  azpimarratu nahiko nuke. Horretaz gain gustatu zaizkidan alderdi batzuk nabarmendu nahiko nituzke:
  • Umeen geldiuneak errespetatzea.
  • Akatsetaz, ume beraiek jabetu behar dira.
Barbiana eskolaren inguruan ideia hauek nabarmendu nahi ditut:
  • Ikasle guztien arrakasta bermatzea zuen helburu.
  • Ikasleen kooperazioa, elkarlana eta ikaskuntza beraien interesetatik abiatzea oinarrizkoa zen.
  • Garai hartan zegoen pedagogiari kritika egiten zion.
  • Edonor da ikasteko gai.
  • Familia pobreentzako sartutako eskola izan zen, garai hartan pobreei hitza ematen eta pentssamendu kritikoa bultzatzeko asmoz.
Eskola libreen inguruko lana egitea  gure taldeari egokitu zaio, lan hau egiterakoan, gaur egun, Haur Hezkuntzako graduan, hezkuntzaren berrikuntzaren inguruan hausnarketa egiten dugunean, eskola libreek konpartitzen dituzten ezaugarri askoren inguruan ari garela konturatu naiz:
  • Autonomia.
  • Dimentsio anitzeko hezkuntza.
  • Haurren interesak kontutan hartzea.
  • Irakaslearen rol aldaketa: emaile izatetik, bidelagun izatera...
  • Adin aniztasuna, elkarlana... 
Amaitzeko,   Haur Hezkuntzan orokorrean curriculuma malgua eta derrigorrezkoa ez dela entzun dudanean, ilusioa eta motibazioa piztu zaidala aitortu behar dut, hain garrantzitsuak iruditzen zaizkidan pedagogo  hauen ideia asko gaur egun praktikan gauzatu daitezkela pentsatuz.



ESKOLA ALTERNATIBOAK

2018(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

APRENDIZAIA-HEZKUNTZA-ERREALITATEA-BERRIKUNTZA




Gaurko klasean Carlos Magroren bi artikulu irakurri eta beraien inguruan hitz egin dugu.

Lehenik "Educación y aprendizaje"-ren inguruan aritu gara:

Hasieran aprendizaia eta hezkuntzari buruz ari zaigu modu kontrajarria. Aprendizaia moldakorra, errealitatearekin konektatua, desordenatua, esperimentala... eta hezkuntza lineala, errealitatetik bereiztua, puntuala, konkretua, estrukturatua... besteak beste.

Bukaeran ordea,bien arteko elkarrekintzaz hitz egiten digu, hezkuntza irekitzearen eta aprendizaia zabaltzearen beharra azpimarratzen du, bien garrantzia azpimarratuz.

Ideia hauen inguruan aritu ondoren, honako puntu hauek komentatu ditugu:
  • Haurrek gertuko gauzen inguruan dute interesa.
  • Haurren berezko jakin-mina mugaezina da. Inguruan duten guztiaren inguruan galdetzen dute. Guztiaren zergatiak bilatuz.
  • Askotan bai eskolan, familian, kalean beraien jakin-mina mugatzen dugu. Zergatik galdera hauei garrantzia kenduz, ez erantzuenez... beraien galderak edo interesak garrantzitsuak ez direla pentsarazten diegu. Honek haurrak hbilatzen laartzaile eta pasibo bihurtzea eragiten du.
  • Irakaslearen lana lana haurrei bere interesak berreskuratzen, erantzunak bilatzen laguntzea izango da. Bestalde, irakasleak bere buruari galderak egitea berreskuratu beharko du eredugarri izateko.
Bigarrenik,  "la innovación no se prescribe"artikuluari buruz aritu gara

Lehenik irakasleak zergatik garen hezitzaile galderari erantzuteko gai izan behar garela aipatzen du. Ideia hortatik abiatuz hezkuntzaren berrikuntzari buruz hitz egiten digu. Berrikuntzak  hezkuntzaren aldaketa konstate bat bultzatzeko izan behar duela aipatuz.

Aldaketa urgentea dela eta ekintzara pasatzeko beharra aipatzen ditu. Honetaz gain eskola berrikuntzarako unitatea dela  eta berrikuntzak transformatzaile eta sosteniblea izatearen garrantzitsua aipatzen du.

Bere ustez, aprendizaiak, hezkuntzak errealitatearekin interakzioan egon behar du.

Azkenik, berrikuntzaren iguruan lanean aritutako 15  aditu desberdinek ateratako ondorioak hezkuntzaren berrikuntza dekalogo moduan laburbiltzen dira artikuluan:

  1. Ikasleak berrikuntzan parte hatu behar du.
  2. Berrikuntzak proiektu bati erantzun behar dio.
  3. Hezkuntza proiektu bezainbeste berrikuntza eredu daude.
  4. Inguruneari erantzun behar dio.
  5. Berrikuntzak eskola konkretuari erantzun behar dio.
  6. Eginkizun kolektiboa da.
  7. Prozesu sistemiko eta dinamikoa da.
  8. Berrikuntzarako ezinbestekoa da formakuntza.
  9. Lanerako testuinguru flexibleak osatzea garrantzitsua da.
  10. Berrikuntzarako pertsonak ezinbestekoak dira. Egunerokoaren konpromezua.
Laburbilduz,  berrikuntzarako egoera konkretuei erantzutea, pertsona konprometituak egotea eta komunitate osoak parte hartzea ezinbestekoa da.

Honekin batera, hezkuntzan teknologien sarreraren zergaitia aztertu dugu, arrazoi potente bat ekonomia izan dela azpimarratuz. Honetaz gain, hezkuntzan teknologiei balio erantsi bat ematea interesgarria litzatekela eta ematen zaion erabilpenari erreparatu behar zaiola aipatu dugu.

Amaitzeko, testua idatzita dagoen moduari, generoari erreparatuz, maskulinoan idatzita dagoela ohartu gara. Honen aurrean modu generikoaren garantzia azpimarratu dugu: "el alumnado". Eta singularizatu nahi izanez gero lehenego femeninoa aipatzea komenigarria litzatekela.

Azkenik, gauza bat aipatu dugu, niretzat oso garrantzitsua dena: Hezkuntza ez da neutro; irakasleen esku gauza asko daude eta ezinbestekoa da irakasleak lanbide honek duen garrantziaz eta erantzunkizunaz  ohartzea.


2018(e)ko martxoaren 14(a), asteazkena

MARTXOAK 14



Gaurko klasea moduloko lanari eskaini diogu, behatutako tarteen analisiaren eta  txosten idatziaren gehinezko luzera errespetatzearen garrantzia azpimarratu da.

Bestalde, orainarte behaketa txantiloaren inguruan aritu ez garenez, datorren klasean hortaz arituko garela komentatu dugu.

2018(e)ko martxoaren 13(a), asteartea

ARAZO EGOERATAN OINARRITUTAKO PROGRAMAZIOA, HEZIBERRI 2020.



Gaur programazioaren inguruan aritu gara, arazo egoeratan oinarritutako programazioan. Hasiera batean programazio batean agertu behar diren puntuak aipatu ditugu:

  • Irakaslearen papera.
  • Lantaldeak.
  • Helburuak.
  • Jarduerak.
  • Tenporalizazioa.
  • Baliabideak.
  • Zeintzuk diren konpetentziak.
  • Ebaluaketa...
Arazo egoerak egunero sortzen dira, hauek ikasleen interesetatik, beharretatik... abiatu behar dira eta horren inguruan sortu. Horretaz gain egoera programatzen dugunean curriculumean azaltzen diren eduki eta helburuak kontutan hartzea ezinbestekoa da.

Gero, arazo egoren adibideak aztertu ditugu:

1. Ikastetxe batean 5 urtekoen gelan egutegi gabe geratu ziren. Egoera hontatik abiatuz proiektu interdiziplinarra erabiliz egutegi bat sortzea planteatu zen.

2. Bost urteko gela bateko neska batek libratzeko arazoak izaten ditu. Egoerahontatik abiatuz leseriketaren inguruan liburuxka bat osatu zuten. Matematika (neurketa, zenbakuntza...), hiztegia, gorputzaren funtzionamendua...landu zituzten.

3. Etorkin bat dago gelan. Haur holandar bat gelan dogoela aporbetxatuz, bertako hizkuntza, geografia (zenbat kilometro dauden, biztanle kopurua..)kultura (tradizioa, janariak, ohiturak...) ezagut. Azken xedea bi herrialdeen arteko mapa konparatibo bat egitea izan daitekeelari.

4. Haurrek askotan egiten diote pasa den zerbaiti erreferentzia, hau aitzaki hartuta denboraren makina proposatu lanketa bat egiteko. Adibidez Egipto lantzeko, honekin forma geometrikoak, materialak, neurketak, heriotza.... lantzeko aukera izango da.

Ondoren, HEZIBERRI 2020 HEZKUNTZA EREDU PEDAGOGIKOAREN MARKOAren inguruan aritu gara:

Edukietan oinarritutako hezkuntza batetik, konpetetnzietan oinarritutako hezkuntzara pasa behar da. Irakaskuntza trasmisibotik ikaskuntza aktibora.

Hezkuntza munduan Oinarrizko Konpetentzia terminoak adierazten du:
  •  Eskaera konplexuei aurre egiteko eta mota askotako lanak zuzentasunez egiteko gaitasuna. Ahalmen praktikoen, ezagutzen, motibazioen, balio etikoen, jarreren emozioen, eta beste gizarte eta jokabide osagai batzuen konbinazioa da, eta horiek guztiak elkarrekin mugitzen dira egintza eraginkorra lortze aldera.
  • Egoeraren kontzeptua eta egoera esanguratsuak hautatzea ardatza da konpetentzien araberako hezkuntzan, egoera batean konpndu beharreko problemarik gabe ez baitago aukerarik konpetente jarduteko.
Oinarrizko konpetentziak irakaskuntza-ikaskuntza  prozesuaren xede eta motorra dira, ikaslearen irteera-profila konfiguratzen dute, ikaskuntza aktiboa eskatzen dute eta ikaslea izan behar dute ardatz.

Egoerek bere orokortasunean ideia hauek dituzte: Arazoa,erronka, egoera, eskaria, konpetentzia, aldaketa...

ARAZO EGOERA praktika antolaketaren ardatza. 

- Ezaugarriak:
  • Testuinguruan kokatua dago, non, nola, zergatik...
  • Egoera konplexua da, hainbat eduki mobilizatzea eskatzen du.
  • Arazo bat planteatzen du eta erantzuna eman behar zaio.
  • Ikasleak egin beharreko ataza bat suposatzen du, argi eta garbi identifikatzen dena: problema bat ebaztea, arte ekoizpen bat edo objetu erabilgarri bat sortzea, jarduera plan bat diseinatzea...
- Helburuak:
  • Ikaskuntzaren aurretik unitate didaktikoaren bultzatzaile gisa, eduki berriak sartzeko ikasleei ikasketan aurrera egiten laguntzeko.
  • Ikaskuntzaren ostean ikasleek garatu eta bereganatu dituzten edukiak ebaluatzeko funtzioa dute, beti ere garatzen diren konpetentzien arabera.
- Zeregina:
  • Gure bizitzan aurre egin behar izaten diegu askotariko egoera eta arazoei eta horiek ez daude "diziplineta n multzokatuta".
  • Konpetentzien bidezko hezkuntzan ezinbestekoa da ikasleek arazo-egoera esanguratsuak ebazteko konpetentziak garatzea. 
  • Irakasteko prozesuek lagundu behar dute ezagutzak "integratzen" eta ezagutza horiek egoera berrietan aplikatzen.
- Diseinua, gure eredua:
  •  Testuingurua: Norbanakoak bere burua kokatu behar duen testuingurua deskribatzen du.
  • Arazoa: Testuinguru horretan sortua, eta problema horri erantzuna eman behar zaio.
  • Xedea: Produkzioaren funtzioa zehazten du.
  • Helburuak: Ondoren garatuko diren unitate didaktikoaren helburuak(oinarrizko zeharkako konpetentziak barne).
  • Ataza: Espero den produktua.
  • Jarraibideak: Lan-kontsinak. 
Arazo egoeraren diseinuak sekuentzia didaktikoan integratuta egon behar du.

2018(e)ko martxoaren 7(a), asteazkena

GAUR EGUNGO ESKOLAK NOLAKOA IZAN BEHARKO LUKE?



Gaurko klasean irakasle kongresu baten ondoren aditu bati egindako elkarrizketa ikusi dugu. Hauek dira bideoa ikusi ondoren eta gelan horren inguruan hausnarketa egin ondoren  atera ditudan ideia nagusiak:
  • Hezkuntza sisteman aldaketa emateko beharrezkoak dira:
- Denbora.
- konbentzimendua.
- Lana.
- Errutinarekin hautsi.

  • Jakintza horizontala. Interakzio horizontala beharrezkoa da.
  • HEZKUNTZA: Edonon, edonorekin, egunaren edozein momentutaneman daiteke eta ezagutza bukaezina da.
  • XIX-XX mendetik oinordetutako eskola zaharkitua geratu da eta ez ditu XXI. mendeko beharrak asetzen.
  • Helburu eta zentzua berreskuratu behar da hezkuntzan. 
  • Ikasgaietan oinarritutako curriculumak ez ditu gaur egungo beharrak asetzen.
  • Hezkuntzak haur bakoitzaren behar espezifikoak ase behar ditu.
  • Erreprodukzio memoristikoak ez du funtzionatzen. Informazioa etengabe gehitzen doa, eta gaur egun informazioa gordetzeko ardura makinei dagokie. Gainera izakiek baino kantitate handiagoan gorde dezakete.
  • SORMENA, KRITIKA, BERRIKUNTZA, INFORMAZIOA BERELABORATZEAREN GARRANTZIA (MAILA KOGNITIBOAN), EMOZIOAK... LANDU BEHAR DIRA.
  • Irakasleek aldaketa nahi dute. ALDAKETA neurozientziak bermatzen du:
 1. Egiten ikasten da.
 2. Inkonszienteki ere ikasten da eta hau ere aztertu behar da.
 3. Aldaketa modu kooperatiboan egin behar da. Irakasleak elkartzea beharrezkoa da.
 4. KULTURA aldatzeko konbentzimendua eta esperientzia... ezinbestekoak dira.


Ondoren galdera honi erantzun diogu:
  • Guzti hau entzun ondoren, gaur egungo eskolak nolakoa izan beharko luke?
- Interakzio horizontala emango den espazioa. Jakintza denen artean egiteko moduan.
- Curriculumak bizirik egon behar du, sortzen diren interesekiko irekia...
- Globalki lan egin behar da. Adebideak: Dentistarengana joatean matematika (zenbakuntza, orduak, diru kontuak, neurketak...), hizkuntza (hiztegia, informazioa eskuratu, azaldu...), gizarte (arauak txanda itxoin, bezero rola...), Natura (anatomia)...

Honetaz gain E. Punset beste bideo bat ikusi eta ideia hauek jaso ditut:
  • Ikaskuntza gauzak pertsonalki egitean ematen da, parte-hartzea ezinbestekoa da.
  • Ordenadorea hezkuntzan lagungarri izateko  esperientziak eskaini behar ditu. Eskolak ez dute  nahi izaten kontrolatu ezin duten tresna delako.

Gero ariketa bat burutu dugu:

ARIKETA: Nola lan egin proiektuka norberaren interesetatik abiatuta.

GEOGRAFIA, EUROPA LANTZEN:
  • Interesa: kirola.
  1. Taldeen hiriburuak mapan kokatu.
  2. Kultura<. hizkuntza, festak, gehien praktikatzenden erlijioa, tradizioa, ohiturak...
  • Interesa: Janaria.
  1.  IkasIkasleak bizi diren hiriko jatetxe motak izendatu eta horren arabera landu. Supermerkatuan zerrendatu beste herrialdetako produktuak...
  • Interesa: Musika.
  1. Eurovision oinarri hartuta. 

Ariketa burutu ondoren, galdera batzuk erantzun ditugu:

  •  Adierazi XXI. mendean hezkuntzak daraman paradigma aldaketa:
  1. Egiten ikasten da.
  2. Irakasleek ikasleekiko dituzten espektatibak handiak izan behar dute.
  3. Interakzio horizontala eta zabala, diakronikoa.
  4. Curriculum irekia interaktiboa.
  5. Globalki lan egitea, maila kognitiboa altuak garatuz: sormena, kritikarako gaitasuna...
  • Oinarrizko konpetentziak zer dira, esaldi bat osatu ideia honekin:
Pentsamendu kritikoa lantzeaz gain, gizarte trebetasunak garatu behar dira, emozioen ikasketa eman behar da eta ikasten duguna funtzionala izan behar du beste jakintza batzuk lortzeko.


Azkenik gaurko klase amaitzeko curriculum izkutuaren inguruan ondorengoa irakurri dugu,
"El curriculum oculto visual: aprendeer a obedecer a través de la imagen". Hauek dira jaso ditudan ideiak:


Ikus eremuan ematen den curriculum izkutua tresna eraginkorra izan daiteke modu inplizituan  ezagutzak eta baloreak trasmititzeko orduan. Ikusmenaren lengoaiarekin eskola instituzioak helduarorako prestatzen gaitu eta inkontzienteki ikasleak modu esplizituan onartuko ez lituzkeen baloreak barneratzen doa.

Ikus eremuan ematen den curriculuma esplizitua egitea, irakasleek eta eskola instituzioak erabiltzen dituen ikusmen errepresentazio hauen inguruan hausnartzea eta hauekin zein mezu transmititzen ditugun aztertzea izan daitezke hezkuntza demokratiko eta progresista bilakatzeko mekanismoa.

Gai honen inguruan guztion artean interesgarriak iruditu zaizkidan ideia hauek komentatu ditugu:

Uniformea: Nortasuna ezabatzeaz gain, neskak deseroso daude gorputz mugimendurako. Gainera ez da klasea ezabatzen, dirua duenak nolabait adieraziko du bestela ere.
Gure gela: Dekorazio aseptikoa (ez entretenitzeko, aurrera begiratzeko...), Denak irakasleari begira egoteko antolatuta daude mahaiak. Fakultatean  plastika eta musika ikasgaiak sotanoan egiten dira , laborategiak berriz goran daude leku pribilegiatuan.
Irakurri dugun testua: Maskulinoan idatzita dago. Beharrezkoa da  gogoratzea aipatzen ez dena ez dela existitzen (curriculum izkutua).
 




 



 

2018(e)ko martxoaren 6(a), asteartea

PRAKTIKAN EGITEN DEN HEZKUNTZA SISTEMARI ALTERNATIBAK



Gaurko klasean ondorengo testua irakurria eta  bertan azaltzen diren ideia nagusiak komentatu ditugu:

LOS MODELOS DIDÁCTICOS COMO INSTRUMENTO DE ANÁLISIS Y DE INTERVENCIÓN EN LA REALIDAD EDUCATIVA.
  • Eskola kultura (tradizio eta baloreak). Ze sozializazio mota? Lankidetza, hizkuntza, hezkuntza mota (ikasle hartzailea, irakaskuntza memoristikoa, irakasleen espektatibak...)...
  • AUTONOMIA ETA ASERTIBITATEA:
- Behar den denbora eman.
- Materialak eta jarduerak haurraren garapenera egokituak.
- Akatsetatik ikasten dela onartu.
- Ez epaitu...
- AUTONOMIAK atzetik erantzunkizuna eskatzen du nahita nahiez.
- Egiten ikasten da. Bizitzan egiten ikasten dugu, eskolan berdin izan beharko luke. Zergatik eskolan teorikoki ikasi behar da? ("el curriculum del narrador").

  • Hezkuntza sistema erreformatu beharra.
  • Praktikan egiten den hezkuntza sistemari alternatibak eman behar zaizkio:
- Ikasle kopuru handiegia da.
- Aniztasunari erantzuteko irakasle kopuru txikiegia.
- Irakasleen formakuntza falta (1990 LOGSE) dago.
- Textu liburuak zaharkituak geratu dira.

  • Gaur egungo curriculumak izaera aurrerakoia dauka. Beraz, hezkuntza sistemak berez aukera asko ematen ditu.
  • Hezkuntza sistema aldatzeko curriculum izkutuaz jabetu behar gara, eredu sozial nagusia zein den jakin.
  • Gure ikasgelan dagoen kultura sozial nagusia zein da? Hartzaile papera dugu gehienok.
  • Zer da benetako PARTE HARTZEA?
- Ahots guztiak entzutea.
- Pentsamendu kritikoa, argudioen bitartez.
- Ikasleak protagonista, ikasleek markatzea gelaren dinamika.
- Entzun, eztabaidatu, besteengandik ikasi, uste duguna baino gehiago dakigu.
  • MOTIBAZIOA: Bizitzan gertatzen dena eskolan aplikatu behar da , irakasleak motibatua ego behar du,eredu izan behar du.
  • INTERESAK: Haurren interesetatik abiatu behar da.
  • INDIBIDUALTASUNA: Haur batentzat motibagarria dena, agian beste batentzat ez.
  • ARAUAK: Haurrek arauak jartzeko aukera izan behar dute, hau da benetako parte hartzea.
  • Gizartea hobetu behar da eskolatik abiatuz.
  • Eredu nagusia kritikatu hobetzeko bidea hartzeko asmoarekin.
  • Etengabeko formakuntza beharrezkoa da gizarte aldaketei egokitu ahal izateko.
  • Norberaren ardura. ETIKA ezinbestekoak da. Konpromezua.  Beste aldera begiratzeko erraztasuna dago. Detaileen garrantzia (hitz itxusiak landu adibidez).

HAUR HEZKUNTZA ETA CURRICULUMA


Nire haur hezkuntza garaian gehien oroitzen dudana objektu bat baino, korro batean esertzen gineneko momentua da. Ondoren, egunero burutzen genuen jarduera hau, gaur egun indarrean dagoen curriculumean azaltzen diren  eduki, helburu eta ebaluaketarekin lotzen saiatuko naiz.

Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremuari dagokionez, jarduera honekin  pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzen genuen enpatia eta asertibitatea landuz. Norberaren eta gainerako pertsonen sentimenduak, emozioak, oinarrizko beharrizanak eta interesak adierazten, identifikatzen eta erregulatzen ikasiz. Egunerokoan ardura txikiak hartzen genituen eta elkarbizitzarako arauak zeintzuk ziren ikasten genuen (txandaren zain egotea adibidez).

Gelakideen proposamenak entzunaz arreta mantentzen ikasi eta gainerako pertsonen nortasuna eta ezaugarriak onartuz diferentziak errespetatzen lagundu eta gure nortasuna eraikitzen laguntzen zigun.

Errespetu, laguntza eta lankidetza jarrerak ematea ezinbestekoa zen eta hurbilean zer gizarte talde genituen konturatzen ginen.

Helburu nagusiena, norberaren nortasuna eraikitzea zen, norbera pertsona berezia dela ohartzea eta nork bere buruaren gaineko irudi orekatu eta positiboa  osatzea.

Honela, elkarbizitzarako arau batzuk ezartzea beharrezkoa dela konturatzen ginen, kide eta gizarte taldeen ezaugarriak ezagutzen gindoazen pixkanaka eta jolas simple batzuen arauak onartzen. Guzti honek, besteen interesekin, gogoekin, aldartearekin sentikorrak izaten laguntzen zigun.

Bestalde, nortasunaren eraikuntza eta komunikazioaren adierazpenaren eremuari dogokionez, ahozko hizkuntza lantzen genuen ideiak sortuz eta adieraziz. Honek  gure portaera  eta elkarbizitza erregulatzeko balio zigun, gure sentimenduak eta emozioetaz jabetuz eta komunikatzen ikasiz. Gainera, gero eta denbora epe luzeagoan eusten genion arretari komunikazio egoeratan; laguntza eskatzen ikasten genuen, galderak egitea gero eta errazagoa egiten zitzaigun eta adierazpen egokiagoak egiten genituen, besteak beste.