2018(e)ko maiatzaren 27(a), igandea

DIDAKTIKA IKASGAIAN IKASITAKOA LABURBILDUZ...


Ikasturtea amaitzeko eta didaktika ikasgaiaren inguruan ikasitakoa laburbildu aurretik, nire burua aurkeztuko dut.

Bost urteko haur baten ama naiz eta amatasunaren bizipenek hezkuntzarekiko nuen interesa areagotu dute. Nire semearen eskolaratzearen gaia ez da batere xamurra izan, izan ere bere aitak eta biok zalantza asko izan ditugu gai honen inguruan; eskolaratu bai edo ez?, noiz? non?...  Semeak 3 urte zituela hezkuntza proiektu alternatibo batean sartu ginen, esperientzia aberasgarria benetan, asko ikasi genuen! Bi urte geroago eskola txiki batean eskolaratu dugu eta oso ondo egokitu da, pozik gaude! Amatasunaren bizipenekin batera hezkuntza sistema desberdinekin izan ditudan  hartu-eman hauek gaiarekiko  motibazioa eta interesa elikatuz joan dira eta  haur hezkuntzako graduarekin hastera gonbidatu naute. Niretzat Haur Hezkuntza graduko ikasle izatea bizitzak eskaini didan aukera paregabea da!!

Asko disfrutatu eta  ikasi dut ikasgai honekin!!

Ondoren Didaktika ikasgaian ikasitakoa laburbiltzen saiatuko naiz.

DIDAKTIKA ikas-irakaskuntza prozesuaz arduratzen den zientzia da. Helburu nagusiak pertsonen formakuntza eta garapen soziala dira. Irakas-ikaskuntza prozesua, ikaslea, irakaslea eta curriculuma ditu objektu nagusiak.

Hezkuntza eraikitzeko garaian zenbait gai/galdera gakoak dira oraindik ere: Zein ezagutza transmititu nahi ditugu? Zein eskola-kultura eskaini beharko litzateke? Kultura horrek zein sozializazio mota baimendu beharko luke? Zein lotura existitzen da eskola-kultura eta gizartean eman diren ideia sistemen artean?... Galdera guzti hauek ordea, galdera orokorrago batean bildu daitezke, azterketarako tresna gisa eta errealitatean esku-hartzeko zein eredu didaktiko iruditzen zaigu egokia?

Hezkuntzan teoria mailan sortutako pedagogia eta praktikan egiten denaren arteko konexioa galduta dago aspaldidanik. Konexio hau berreskuratzeko orduan,  hezkuntza arazoak ebazteko tresna gisa lagungarria izan daiteke eredu didaktikoaren kontzeptua, ereduaren azterketa teoriko eta esku-hartze praktikoaren lotura sortzeko, hain zuzen ere.

Lehen aipatu bezala, Didaktika CURRICULUMAz ere arduratzen da. Curriculuma transmititu nahi diren jakintzak eta helburuak biltzen dituen dokumentua da  eta irakas-ikaskuntza testuinguru bakoitzak curriculum propioa du. Berau ulertzeko modu desberdinak daude: batzuk edukiak (transmititu nahi diren ezagutzak) soilik hartu behar dituela kontutan uste dute, beste batzuek planifikazioa eta beste batzuk aldiz, errealitatearekiko interakzioa ere kontutan hartu beharko lukeela.
Pedagogia mailan marko teorikoan eraikitako guztia eta errealitatean egiten dena uztartzeko curriculumak edukiak, planifikazioa eta interakzioa (errealitate konkretura egokitzea) hartu beharko lituzke bere barne.

Honetaz gain, askotan pentsatzen dugunaren kontra, gaur egun indarrean dagoen curriculumak hezkuntza aurrerakoi bat emateko aukera asko eskaintzen ditu eta hau, askotan, ez da errealitatean aprobetxatzen. Hezkuntza Sistema formalki aldatu izanik, ez gaitu despistatu behar, adi egon beharra dago, praktikan egiten denari erreparatu behar zaio eta errealitatean transmititzen den kultura nagusia zein den jakiteko curriculum ezkutua aztertzea ezinbestekoa izango da.

Curriculum ezkutua ikusgai egitea, irakasleek eta eskola instituzioak erabiltzen dituen errepresentazio hauen inguruan hausnartzea eta hauekin zein mezu transmititzen diren aztertzea izan daitezke hezkuntza demokratiko eta progresista bilakatzeko mekanismoa. Errealitatean ematen den curriculum ezkutua tresna eraginkorra bilakatu daiteke modu inplizituan ezagutzak eta baloreak transmititzeko orduan.

Duela hogei bat urte, Francisco Imbernonek berrikuntzaren inguruan ari zitzaigun, berak hezkuntza sistemaren berrikuntza konstantea proposatzen zuen, gizartean emandako aldaketa sozial, ekonomiko eta teknologikoek sortutako konplexutasunari, dibertsitateari eta ziurgabetasunari erantzuteko berrikuntza planteatzen zuen. Hogei urte pasa dira eta aldaketa sozio-ekonomiko eta teknologikoa hauek areagotu egin dira eta honek hezkuntzaren berrikuntza beharra areagotu du. Gaur egun, inoiz baino gehiago, berrikuntzak errealitatean gauzatzea premiazkoa da.

Praktikan ematen den hezkuntza sistemari alternatibak bilatzea posible da, indarrean dagoen curriculuma ez da oztopoa, hau gauzatzeko curriculum ezkutuari erreparatu beharko zaio eta eredu didaktikoa tresna gisa erabili daiteke eskolaren errealitatea analizatu eta eraldaketaren bidea jorratzeko.

Hezkuntza sistemaren berrikuntza gaian murgiltzen hasteko, Carlos Magrok aprendizaia eta hezkuntzaren inguruan egindako hausnarketa ekarri nahi du t gogora. Aprendizaia errealitatearekin konektatua, esperimentala, moldakorra... eta hezkuntza berriz, lineala, errealitatetik bereiztua, konkretua, estrukturatua... modu kontrajarrian deskribatzen ditu, bien arteko elkarrekintza beharrezkoa dela azpimarratzeko. Azken finean, aprendizaiaren praktikak eta egiteko moduak hezkuntzan barneratzea beharrezkoa dela adierazten digu: kolektiboa dena komunitario egoteko, indibiduala dena pertsonalagoa eta masiboa dena soziala bihurtzeko, besteak beste. Guzti hau modu honetan ulertzea hezkuntza sistemaren berrikuntzarako oinarrizkoa iruditzen zait.

Carlos Magroren ideiekin bat eginik jarraituz, berrikuntzak aldaketa konstantea behar duela uste dut, honetarako eskola bera berrikuntzarako unitate moduan hartu behar dela eta berrikuntzak transformatzailea eta jasangarria izatea garrantzitsua dela. Honetaz gain, hezkuntzak errealitatearekin interakzioan egotea ezinbestekoa izango da.

Ondoren, berrikuntzarako inguruan lanean aritutako aditu desberdinek dekalogo moduan bildutako ondorioak jaso nahi ditut hemen:
  1. Ikasleak berrikuntzan parte hartu behar du.
  2. Berrikuntzak proiektu bati erantzun behar dio.
  3. Hezkuntza proiektu bezainbeste berrikuntza eredu daude.
  4. Berrikuntzak inguruneari erantzun behar dio.
  5. Berrikuntzak eskola konkretuari erantzun behar dio.
  6. Eginkizun kolektiboa da.
  7. Prozesu sistemiko eta dinamikoa da
  8. Berrikuntzarako ezinbestekoa da formakuntza.
  9. Lanerako testuinguru malguak osatzea garrantzitsua da.
  10. Berrikuntzarako pertsonak ezinbestekoak dira, egunerokoarekin konprometituak.
Guzti honekin batera eta hezkuntza neutroa ez dela onartuaz, irakasleen esku gauza asko daudela konturatzea garrantzitsua iruditzen zait. Honengatik, irakasle lanbideak duen garrantziaz konturatzea ezinbestekoa izango da: irakasleak eredugarri izatea eta honekin batera arduratsua ((etengabeko formakuntza),konprometitua eta etikoa.

Gaur egungo eskolak nolakoa izan beharko luke? Ikasleek egiten ikasi beharko lukete,  pertsonen artean dagoen interakzioak horizontala, zabala eta diakronikoa izan  beharko luke, irakasleek ikasleekiko dituzten espektatibak handiak izan beharko lukete, curriculumak irekia eta interaktiboa eta globalki lan egin beharko litzateke ikasleen interesetatik eta dakitenetik abiatuz maila kognitibo altuak garatzeko: sormena,kritikarako gaitasuna... Guzti honek oinarrizko konpetentziak garatzen lagunduko luke; pentsamendu kritikoaz gain, gizarte trebetasunak garatuz, emozioen ikasketa emanez eta ikasten den beste jakintza batzuk lortzeko funtzionalak izateko.

Zorionez, guzti hau posible da. HEZIBERRI 2020 Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoaren arabera, edukietan oinarritutako hezkuntza batetik, konpetentzietan oinarritutako hezkuntzara pasa behar da. Irakaskuntza trasmisibotik ikaskuntza aktibora. Oinarrizko konpetentziak irakas-ikaskuntza prozesuaren xede eta motorra  dira, ikaslearen irteera-profila konfiguratzen dute, ikaskuntza aktiboa eskatzen dute eta ikaslea izan behar dute ardatz. Arazo egoera praktika antolaketaren ardatza izatea proposatzen da: egoera hau testuinguruan kokatua, konplexua da (hainbat eduki mobilizatzea eskatzen duelarik), arazo bat planteatzen du eta erantzuna eman behar zaio. Ikasleak egin beharreko ataza bat suposatzen du, argi eta garbi identifikatzen dena. Helburuak ikaskuntzaren aurretik unitate didaktikoaren bultzatzaile gisa, eduki berriak sortzeko ikasleei ikasketan aurrera egiten laguntzeko eta honetaz gain ikaskuntzaren ostean ikasleek garatu eta bereganatu dituzten edukiak ebaluatzeko funtzioa izango dute, beti ere garatzen diren konpetentzien arabera. Ebauluaketa modu zintzoan egiteko, aldez aurretik ikasleei zer ebaluatuko den esatea komeni da. Haur Hezkuntzan ebaluaketa egiteko garaian, haurrek ondo egiten dutena azpimarratzea garrantzitsua da, familia eta irakaslearen arteko harreman estua izatea eta ebaluazio mota , denboralizazioa...kontutan izan behar dira.

Jarraian ikasgaian zehar landutako pedagogoen errepasoa egiteko,  heziberri 2020 Hezkuntza eredu pedagogikoaren puntu nagusiak azaldu eta pedagogo hauek puntu hauen inguruan egin ditzaketen ekarpenak lotzen saiatuko naiz.
  • Oinarrizko hezkuntzak hezkuntza eskubidea bermatu behar du pertsona guztientzat.
  • Inklusioa.
  • Aniztasunaren trataera.
  • Hezkuntza komunitatearen parte-hartzea.
  • Pertsonen garapen integrala: fisikoa, psikikoa eta emozionala.
  • Konpetentzietan oinarritua.
  • Bizitzarako prestatzea.
Puntu hauekin hasi aurretik ordea, gaur egungo hezkuntza sistemak duen desirarik handiena, eskolan ikasten diren ezagutzak orain arte bezala ikasgaika banatuak egon beharrean, modu globalizatzaile batean aurkeztuak izatearen ideia aztertu nahiko nuke. Hezkuntza sistemaren helburuetako bat, eskolan ikuspuntu globalizatzailea sartzea da. Hezkuntza globalizatzaile kontzeptuak ikasgai desberdinak modu erlazionatu batean irakastea adierazten du. Globalizazioaren kontzeptu hau da hezkuntza munduan hedatua dagoena.

Ovide Decroly, hezkuntza-metodo globalen eta interesguneen doktrina pedagogikoaren sortzailea izan zen, globalizazioaren eta haurren berezko interesen arteko harremana estutu zuelarik. Pedagogo eta maisu belgikarrak garatu zuen pedagogiaren oinarriak, haurraren ikas prozesuak errespetatzea, adin bakoitzera egokitutako jarduerak egite eta ikasleen interesei lehentasuna ematea dira. Haurren interesetik abiatzearen ideiak, Ausubelen teoriara urbiltzen gaitu, ikaskuntza esanguratsua emateko haurrak dakien hortatik abiatzea da garrantzitsua eta ikasleen interesa piztu (beraien interesetatik abiatuz), klima harmonikoa, iritzia emateko baimena izatea... ezinbestekoak izango dira ikaskuntza zabalgoetara iristeko. Guzti honek, konstruktibismoaren ideiara garamatza: norbanakoaren kognizioa ingurunearen eta barne garapenaren arteko erlazioaren emaitza baita, egunean-egunean moldatzen den eraikuntza propioa.

Heziberriren puntuekin hasi baino lehen, pedagogo hauen ekarpenak  puntu desberdinekin lotu daitezkeela argitu nahiko nuke, gauza asko baitituzte amankomunean beraien artean. Hala ere, eta hau argi utzi ondoren, nik puntu bakoitzarekin pedagogo bat nabarmentzen saiatuko naiz.

Oinarrizko hezkuntza eskubidea eta inklusioa puntuei  dagokienez, Barbianako eskola etortzen zait gogora. Familia pobreentzat sortutako eskola izan zen, garai hartan pobreei hitza ematea zuen helburu, pentsamendu kritikoa bultzatzeko asmoz. Ikasle guztien arrakasta bermatzea zuen helburu eta elkarlana eta kooperazioa oinarrizkoak ziren. Barbianako eskolak eramaten zuen sistema, zorrotza eta zurruna zen; baina aldi berean inklusiboa, bertan denak zeuden ikasketarako prest. Ikasleek pentsatzen ikasten zuten eta ez memorizatzen. Lorenzo Milanik proposatzen zuen hezkuntza ereduaren elementu berritzaileak: egunkari irakurketa, eskulanak eta artelanak, naturaren behaketa, atzerrira bidaiak, eskolan jasotako bisitak, ikasleen arteko harreman...

Orain arte azaldu ditudan bi puntu hauek Freirekin lotura zuzena badute ere, bera isiltasunean bizi diren kulturaz arduratu baitzen.  Freire aniztasun trataera eta hezkuntza komunitatearen parte-hartzea puntuekin lotuko dut. Bere teoriaren ardatza aldaketa eta eraldaketa sozialean oinarritzen da, helburua testuinguruaren irakurketatik abiatuz, errealitatearen eraldaketa da. Ikasketa dialogikoa proposatu zuen, helduen alfabetatzeaz ere arduratu zen. Hezkuntzaren eraldaketa prozesuaren lehen urratsa errealitatea ezagutzea izango da. Ordura arte edukiak transferitzean oinarritzen zen Hezkuntza hankaz gora jarriko du. Horren aurrean Hezkuntza kritikoa proposatuko du teoria eta praktika maila berean egotea aldarrikatuz. Bere ustez, edukiak eraiki egin behar dira, baina horretarako hezkuntza komunitate osoak parte hartu behar du, hau da, edukiak taldean eraiki behar dira. Nire ustez, komunitatearen parte hartzeak aniztasunaren trataeran, inklusioa emateko oso garrantzitsua da, honela mota guztietako familiak, kultura , arazo edo egoera desberdinetan daudenak... parte hartzeko bideak eskaini beharko lituzke  eskolak. Gaur egun, Freireren teoria oinarri hartuta lan egiten duten hezkuntza proiektuak komunitate dialogikoak dira. Esperientzia hauen helburua, ikastetxeen errealitatea eta praktika aldatzea , hobetzea izango da.

Pertsonen garapen integrala puntuari dagokionez, landu ditugun pedagogo guzti hauek zerbait aportatzeko duten arren, Montessori eta Eskola alternatiboak nabarmendu nahi ditut. Montessoriren “pedagogia “zientifikoak” haurraren garapenaz zein honen irakaskuntzaz pentsatzen duena biltze du. Montessorik hezkuntza barne prozesu espontaneo bezala ulertzen zuen eta hau horrela emateko oztoporik gabeko ingurunea eta materialak haurren eskura egotea ezinbestekoa dela zioen. Honekin haurren autonomia bermatzea oinarrizkoa zen. Gidarien rola behatzaile eta haurren garapenaren arabera materialen aurkezle ziren. Komunikazio mota oso garrantzitsua da, haurren atsedenaldiak eta geldiuneak errespetatzea, haurren autoestimua ez kaltetzea garrantzitsua izango da (errepikapenaren bidez eta akatsen bidez ikasiko dute inork kanpotik akatsak seinalatu gabe), bere ustez Jaiotzetik 6 urte bitartekoa da bizitzaren eperik garrantzitsuena, talde heterogeneoetan aritzea proposatzen zuen, haurrak esploratuz ikasiko du, bakoitza bere erritmoan, espazioak berreraikiak izango dira umeei egokituak…


Eskola alternatiboek berriz, zeresan handia dute pertsonen garapen integralari dagokionean, haurra erdigunean jartzen dute eta haien helburu nagusia ongizatea da. Autonomia eta iniziatiba izanik, haurren jakin-mina eta kuriositate naturala mantentzea, pertsona libreak, autodidaktak eta sortzaileak lortzea eta horri loturik baita autodiziplina bultzatzea ere. Eskola alternatiboak dituzten ezaugarri amankomunen artean dimentsio anitzeko hezkuntza nabarmendu nahiko nuke garapen integralari eskaini dakiokeenari erreferentzia egiteko.


Konpetentzietan oinarritutako hezkuntzak ikaskuntza aktiboa eta ikaslea ardatza izatea eskatzen du. Horregatik  aipatu ditudan pedagogoetatik gehienek aportatu dezakete zerbait. Nik Freinet nabarmendu nahi dut, izan ere, Freinetek haurra protagonista zen eskola berri bat sortu zuen, haurrari ematen zion hitza. Gauzak eginez ikasten direla defendatzen zuen, elementu klabea elkarlana zuen. Inguruneaz baliatuz heziketa aktiboa, kritiko eta eraikitzailea lortu nahi zuen. Hezkuntza kooperatiboaren ekarpena egin zuen eta ikasgelarako lan-metodologia berritzaileak sortu zituen. Honek Decroly-ren padagogiaren eraginak jaso zituen , interes zentroen eta ikaskuntza globalizatuaren ideiak bere teorian aplikatu zituelarik. Freinetek teknika desberdinak sortu zituen eskolarako, haien artean garrantzitsuena, eskola inprimategia, eskola-fitxategiak, autozuzenketak, interesguneak… XX. mendeko pedagogo handienetako izan da eta gaur egungo hezkuntza-kulturan ospe handia izaten jarraitzen du.


Bizitzarako prestatzeari dagokionez berriro ere Decroly aipatu nahiko nuke. Bizitzarako eta bizitzaren bidezko hezkuntza proposatu baitzuen. Eskolak haurrari oinarrizko beharrak asetzea ikasten lagundu behar dio: elikadura arriskuei aurre egin, lana… Decrolyren pedagogiaren printzipio nagusia bizitza hezkuntzaren helburutzat hartzean datza.


Amaitzeko, hezkuntza osasungarri bat emateko kontutan izan beharko diren eta irakasgaian zehar landutako hainbat gaien inguruan arituko naiz: Hizkuntza, hezkidetza, gatazkak eta partaidetza.


Hizkuntza, guztiok ezagutzen dugun zerbait da baina ez da erraza hizkuntza hitza definitzea. Hizkuntza komunikatzeko tresna nagusia da. Beraren bitartez  ikusten, sentitzen, pentsatzen eta bizitzen duguna adierazten dugu, ezagutza konfiguratu, gorde eta transmititzen dugu. Honekin lotuta, hizkuntzaren bitartez balioak transmititu eta errealitatea izendatzen eta interpretatzen ikasten dugu eta Hizkuntzak identitate indibiduala nahiz kolektiboaren eraikitze prozesuan eragiten du.  


Hizkuntzaren erabilpen desegokia, sexistaren, arrazistaren, homofoboaren adibide ugari ditugu egunerokoan: "trabajar como un negro", "trabajo de chinos", "eso es de maricas"… Euskarak nahiz eta genero gramatikalik ez izan, erabilpenean egiten dugu genero bereizketa. Adibidez, gizona hitza bai emakumeak eta gizonak izendatzeko erabiltzen da gehienetan.


Hizkuntzaren bitartez emakume edo gizon izanda zer den zilegi eta zer ez, zein esparrutan, zein baldintzetan… transmititzen dugu, estereotipo sexistak erreproduzituz edo gaindituz.  

Hezkidentzaren garrantzia ukaezina da; pertsona oro helburu berdinetara iristeko baliabideak jartzea. Gizartean bezala eskolan ere ikuspegi androzentrista da nagusi eta hori hainbat alderditan islatzen da, baita edukietan ere. Eskolak ez ditu emakumeen erreferentziak eskaintzen eta erreferente horiek klabeak dira identitatea eraikitzeko. Erronka nagusiak: Hezkuntza ereduak aztertu, ikasle guztien hezkuntza eskubidea onartu, komunitate osoak parte hartzea besteak beste.  Guzti honetan irakaslearen papera oso garrantzitsua da. Irakasleak genero kontzientzia izatea bere identitatea osatuz genero estereotipotik kanpo, gainera beraiek dituzten aurreiritziak arriskutsuak dira, haurrengan jartzen diren espektatibak garrantzia handia dute; mutilak, indartsuak, mugituak hautematen dira, neskak berriz, lasaiak, sentikorrak…


Hezkidetza lantzeko familiak eta hezkuntzak bide beretik joatea ezinbesteko izango da. Honetarako famili eredu guztiei lekua eman beharko zaie eskolan, izan ere familia hitza eredu heterosexualarekin lotuta ulertzen baita oraindik ere.


Hezkidetzaren bidea jorratzeko, “itzulgarritasunaren araua” izan daiteke bidea: haurrak direnagatik tratatzea eta ez neska edo mutila direlako. Haur batekin gaudenean, mutil edo neska balitz berdin tratatuko nuke? galderari erantzutea lagungarria izango zaigu hezkidetzaren bidea hartzeko.


Hezkidetzak lan egiteko modua aldatzea dakar berarekin. Eskolak gizartea aldatzeko eragilea izan behar du, erresistentzia gogorra izan daiteken arren posible da eta bide horretan orain arte egindakoa oinarri bezala hartu behar da.


Bestalde, partaidetzaren garrantzia azpimarratu nahiko nuke, pedagogoen ekarpenen inguruan aritu naizenean partaidetzaren garrantzia agerian geratu bada ere, gai honen inguruan, eskolan nola landu daiteken labur azaldu nahiko nuke: Denentzako eskola guneak sortu beharko dira, antolamendu horizontala eman beharko da, guztion ahotsak beharrezkoak direla aitortuz, guztiei protagonismoa emanez besteak beste eta honetarako hezkuntza komunitate osoaren etengabeko formakuntza ezinbesteko izango da.


Gatazkei dagokionez, eskolatan gai hau lantzea oso garrantzitsua da, bizitzaren parte baitira. Honetarako, enpatia, emozioak, komunikatzeko trebetasuna… landu beharko lirateke. Honetaz gain, ikasleak ez sailkatzea oinarrizkoa izango da, irakasleek haurrekiko dituzten espektatibak zaintzea.


Laburbilduz, ezkutuan geratu diren kolektiboetaz hitz egin, guztiok pasibotasunetik atera, hizkuntza zaindu (inkontzienteki gehienok hizkuntzaren erabilera desegokia egiten baitugu), curriculun ezkutuari erreparatu, eredutik kanpo geratzen dena baztertuta geratzeko arriskuan dagoela onartu. Guzti honetarako etengabeko formakuntza eta irakasle izatearen garrantziaz ohartu (norberak egiten dituen gauza txikien garrantzia onerako eta txarrerako), konprometituak eta etikoak izatea ezinbestekoa da.

                                                                                                       Mila esker!!

2018(e)ko maiatzaren 8(a), asteartea

MAIATZAK 8


Gaurko saioan aurkezpenekin bukatu dugu. Ikaskideek beraien programazioak aurkeztu dituzte.

  1. Arazo egoera: uraren erabilera desegokia. Azken xedea: uraren zikloaren marrazkia egitea
  2. Arazo egoera: Ikusmen urrutasuna duen har bat dago gelan. Azken xedea: begiak itxita bide bat jarraitzea ikusmen urritasuna duen pertsonen lekuan jarriz.
  3. Arazo egoera: Modu desberdin batean komunikatzen den haur bat etorri da  gelara. Azken xedea: Etorri berria den haurra ondo sentitzea beste guztiekin batera.
Funtsezkoa iruditu zait hirugarren taldeak arazo egoera aurkezteko eta bere ikasleei planteatzeko erabili duen modua, modu positiboan azaldu baitute arazo egoera.

2018(e)ko maiatzaren 7(a), astelehena

HEZKUNTZREN LEGERIA HISTORIAN ZEHAR.



Gaurko saioa teorikoa izan da eta Hezkuntza legeriaren inguruko errepasoa egin du irakasleak. Jaso dituda ideia nagusiak jaso ditut hemen.

HEZKUNTZAREN LEGERIA.

1. Sarrera:

Legeria prozesu konplesua da eta honako funtzio orokor hau betetzen du:
  • Planifikaturikoa aplikatzea.
  • Ikastetxeetan eta geletan ematen diren praktikak kontrolatzea
  • Hezkuntza administrazioak bideratzen du.
3 kontzeptu nagusi bereiz daitezke:
  1. Eskola adminidtrazioa: Izaera praktikoa du eta baliabide ekonomikoak + zuzenbideak hartzen ditu bere gain.
  2. Eskola legeria:  Hezkuntza lege multzoa (eskolak berak dituen barne legeak).
  • Eskola antolakuntza: Izaera pedagogiko-teknikoa du. Adb. helburua ogia egitea bada, osagaiak zehaztuta azaldu beharko dute.
Legeriaren aplikagarritasuna ez da gauza erraza izaten, askotan egitura osoa aldatzea eskatzen baitu, denbora asko behar da, besteak beste. Askotan legea aplikatzen hasten direnerako  lege berria aplikatu beharra gertatzen da. Guztiz kontraesankorra da.

Bestalde, lege berriak martxan jartzea oso geldoa gertatu daiteke, benetan praktikan jarri arte.

Gure testuinguruan, botere (4 urtetik behin normalean), Hekuntza legediaren aldaketa dakar. Koherentzi falta nagusi da gurean, etengabeko aldaketa hauek sahiesteko, politikaren erdian Hezkuntza Sistemak egon behar luke.


2. Historia apur bat:

Hasieran ez zegoen Heskuntza Sistemarik. Elizak zuen botere guztia eta Hezkuntza, gutxi batzuren esku zegoen.

Hezkuntza sistema Europan XIX. mendean Frantziako iraultzarekin batera ezarri zen lehen aldiz. Espainian, 1812ko Konstituzioarekin batera.

Frantziako Iraultzak erede berria ezartzea suposatu zuen. Elizak dagoeneko ez du botere guztia izango, Estatuak ere zeresana izango du. Ezaugarri hauek zituen:
  • Publikoa guztiei zuzendua.
  •  Gizakien beharretara egokitua.
  • Estatuak zuzendutako hezkuntza.
  • Bi eduki mota: minimoak, maximoak, LH (dohakoa+ guztiei zuzendua), BH (klase ertaina+ klase altuari zuzendua.
Bigarren Hezkuntza guztiei zuzendutaq ez izatea publikotasun ezaugarriarekin kontrajartzen dela aipatu beharra dago.

Moyano legea (1857).

Moyano legea izan zen Hezkuntza Sistema lehen aldiz arautu zuen legea. Hauek dira ezaugarri nagusiak:
  •   Neskek eta mutilek hezkuntza eskubidea.
  • Hezkuntza eredu desberdinak.
  • Ikastetxe publiko eta pribatuak.
  • Irakasle-eskolak sortu ziren.
  • LH: Dohakoa eta derrigorrezkoa.
  • Hezkuntza planen bateratasuna.
Emakumeek Hezkuntza eskubidea zuten baina zein modutan? Emakumeentzat eginiko testu-liburuetan nola plantxatu, nolakoa izan behar duen... !!
Bestalde, irakasleak gizonezkoak izango dira.


1º Errepublika (1873) 
  •  Hezkuntza askatasuna.
  • 1868ko dekretuak honela zioen: 
                 - Ikastetxe publikoen zein pribetuen arteko oreka egon behar zuen.
                 - Ikasketen iraupen desberdina.
                 - Gaitasunen araberako Hezkuntza ( norbera den bezelakoa kontutan hartzea hezkuntzan)
                 - Katedra askatasuna (ola irakatsi, metodologia askatasuna).

 Aipatzekoa da, hala ere, dekretuak adierazten duena eta praktikan egiten dena beste gauza dela: APLIKAGARRITASUN ERREALA.


Zaharberritze (transizio) garaia.

1876an KONSTITUZIO BERRIA:
  • Sufragio unibertsala.
  • Erlijio desberdinen tolerantzia ( Badaudela aitortu!).
XX. mende amaieran alsaketak ematen hasten dira, baina ez dago hezkuntza eredu koherenterik (Hezkuntza Sistema politizatua dago, ondorioz adoktrinamendua ematen da).


Primo de Rivera.

1923ko Estatu golpeak:
  • Bertan behera utzi zuen zaharberritze garaian lortutako eskubide guztiak.
  • Hala ere, aldaketak ematen dira Unibertsitate zein Batxilergoan.

2ª Errepublika

Etapa berri bat hasi zen Hezkuntzan.
Errepublikaren Konstituzioa onartu zen.
Garai hontan eman ziren aldaketak:
  • LH: bakarra, dohakoa eta derrigorrezkoa.
  • Katedra askatasuna.
  • koheziketa.
  • Hezkuntzaren laikotasuna.
  • Bilinguismoa indarrean.
  • Erlijioa ez da jada derrigorrezkoa ( hain derrigorrezkoa).
1933an bigarren hauteskundeetan eskuindarrek irabazi ondoren aurre lege ezabaketa eta eraldaketa inposatu.
  • Ez dago koheziketarik.
  • 1936ko hauteskundeetan frente popularra nagusitu zen.
  • Aldaketa ugari egiteko asmoa baina ezin.
  • Militarren altxamendua (gerra zibila).
  • Errepublikaren amaiera.
Testuinguruak garrantzia handia dauka. Koherentzia behar du Hezkuntza Sistemak , politikaren erdigunean hezkuntza Sistemak egon behar luke.


Franco garaia.

1936an gerra zibilean Franco indarrean zegoen.
Hezkuntza sistemaren geldiunea eman zen.
Hezkuntzaren erabilgarritasuna:
  • Adoktrinatzeko.
  • Dogma erlijiosoa.
  • Elizaren esku.
  • Ordurarteko aurrerapenak deusestu ziren.
  • Eskolaratze bereizketa.
  • Elitismoa eta diskriminazioa indarean.
*Berriz ere emakume/gizon bereizketa emango da.
*Pentsamendu kritikoa  alde batetara utzi! (oinarrizko beharrak asetuta ez daudenean  ez da hezkuntzan pentsatzen).


1970ko Legea.
  •  6-14 urte bitartean derrigorrezkoa.
  • Mistoa.
  • Dohakoa.
  • Europarekiko homologazioa.
  • Berrikuntza pedagogikoak.
  • Estatua sustatzaile ta eragile.

LODE (1985).
  •  Dohakoa.
  • Hezkuntza bateratasuna.
  • Derrigorrezkoa.
  • Hezkuntza "askatasuna" (zure modura egiteko aukera izatea).
  • Errespetuzko prestakuntza.
  • Tolerantzia nagusi.

LOGSE (1990)
  • Ez dago sexu desberdintasunik.
  • Curriculumean eduki amankomunak.
  • Askatasuna eta berdintasuna.
  • Hezkuntza 16 urterarte.
  • Dohakoa (0-16 urte).
  • Derrigorrezkoa.
  • Konstruktibismoa oinarri.
  • Hezkuntza erlijiosoa (ez hainbeste lehen bezala baina garrantzia ematen zaio).

 * LOGSE iza da orainarte gure hezkuntzan eragin handiena izan duena orainarte!
 * Testuingurua ez da kontutan hartzen, politika bakoitzetik zati bat hartuta kolage moduko bat egiten da oraindik ere.


LOPEG (1995)
  •  Hezkuntza zentruen hobekuntzaren proposamena.
  • Hezkuntza guztientzat izan behar du.
  • Ikastetxeen autonomia eta hezkuntza komunitatearen prate-hartzea bermatu. (beraz, testuingurua kontutan hartzen hastn dira).
  • Ikastetxearen konpo eta barne ebaluazioaren garrantzia LOGSEn oinarrituz.


LOCE (2002)
  • Aurreko legeen hobekuntzarako aukera.
  • Helburu nagusia: Pertsona guztientzako kalitatezko hezkuntza bideratzea.
  • Ez zen aplikatu... LOE aplikatu baitzen.

LOE (2006)
  • Kalitatezko hezkuntza.
  • Emaitzen hobekuntzan kezkaturik.
  • Aukera berdintasuna ikasle guztientzat.
  • Oinarrizko konpetentziak eta gaitasunak ezartzen dira.
  • Hiru ardatzetan oinarriturik:
    1. Pertsona guztiei kalitatezko hezkuntza eskaini.
    2. Kooperazioa eta esfortzua sustatu.
    3. Europar batasunak ezarritako hezkuntza helburuen konpromezua kontutan izanik.
* Heziberri LOEn oinarritzen da .


LOMCE (2013)
  • Ez da aldaketarik ematen Haur Hezkuntzan.
  • LOEk ezarritakoa mantetzen da.
  • Bi ziklotan banaturik: 
    1. 0-3 urte.
    2. 3-6 urte.

 Gaur egun  Euskadi mailan:  HEZIBERRI 2020
  • Oinarrizko hezkuntzak hezkuntza eskubidea bermatu behar du pertsona guztientzat.
  • Inklusioa.
  • Aniztasunaren trataera.
  • Hezkuntza komunitatea.
  • Pertsonen garapen integrala: fisiko, psikiko eta emozionala (haur hezkuntzako curriculumean zeazten da).
  • Konpetentzietan oinarritua.
  • Bizitzarako prestatzea.

2018(e)ko apirilaren 18(a), asteazkena

APIRILAK 24


ARAZO EGOERA BATETIK ABIATUTAKO PROGRAMAZIOAK AURKEZTEKO GARAIAN  KONTUTAN HARTZEKO HAINBAT IDEIA:

  • Denbora kontrolatu behar da.
  • Jarduera oso bat azaldu, azaltzekotan. Honela ikaskuntza esanguratsua azaltzeko, helburuak azaltzeko, ebaluatzeko modua...
  • Haurren iritziak jaso malgutasunez, onartu egin behar dira, ikasketa prozesuan daude.
  • Aukezpenak pistak eman beha ditu garatutako programazioarenak.
  • Neurtu behar da jarduerak aukeratzeko garaian, aurkezpena egiteko egokia ote den.
  • Zirriborroa entregatzea garrantzitsua da.
  • Helburu didaktikoak nondik sortzean dira: curriculumetik ze zati erabiliko dugun gure programazioa. Azpikonpetentziak adierazi: matematikekin zer azpikonpetentzia landuko ditugu.
  • Aurkezpenean ikaskide guztiengana iritsi.
  • Burutzen ditugun ekintzak aurkezpenean ez dute ikaskideen arreta desbideratu behar.
  • Emakumeak ikusgarri egin lanbideetan.
  • Aurkezpenean arazo egoera azaldu eta azken xedea.


DIDAKTIKAKO AZKEN FROGARI DAGOKIONEZ:

Orokorrean kontutan hartu beharrekoak:
  • Hausnarketa.
  • Pentsamendu kritikoa.
  • Haurren interesa.
  • Hezkidetza, aniztasuna.
  • pedagogoak: metodologiak: motibazioa, ikaskuntza esanguratsua, 
  • Aurkezpenatan landutako guztia.
  • GAIAK: didaktika zer da: ikas irakas prozesua da. 
Bi puntu bereizi daitezke:
1. DIDAKTIKA

  • Curriculuma: erreala eta  izkutua: Esaten dugunaz gain, egoten duguna ere transsmititzen dugu. Hemen datza curriculum izkutuaren garrantzia.
  • Curriculuma ulertzeko moduak:
               - Edukiak
               - Planifikazioa: metodologia, denboralizazioa.
               - Interaktiboa

Guzti hau azaltzeko orduan,  adituak aipatzea garrantzitsua da. ¿A que llamamos curriculum? dokumentua berriro irakurtzea komeni da.

2. IRIZPIDE METODOLOGIKOAK: PEDAGOGO DESBERDINAK, HEZKIDETZA, PARTAIDETZA


  • EZAUGARRI NAGUSIAK
  • BERDINTASUNAK ETA DESBERDINATASUNAK
  • LOTURAK EGITEA.




APIRILAK 18


Gaur PROGRAMAZIOEN inguruko aurkezpenekin hasi gara.

 Aurkezpenetarako ondorengo gauzak kontutan hartzea komeni da:

  • Partaidetza.
  • Ikasleen interesa.
  • Emozioak zeharka landtzea.
  • Hizkuntza zaintzea.
  • Aprendizai esanguratsua.
  • ....

2018(e)ko apirilaren 17(a), asteartea

GLOBALIZAZIOA ETA IKASKUNTZA ESANGURATSUA


Gaur aurkezpenekin bukatuko dugu hauek  izango dira landuko ditugun gaiak: GLOBALIZAZIOA ETA IKASKUNTZA ESANGURATSUA.

GLOBALIZAZIOA
Pestalozzi oinarri hartuta  Decrolyk  globalizazioa aplikatu zuen bere planteamendu pedagokgikoan, bere metodoaren oinarrizko printzipioak hauek dira:
  • Bizitzarako eta bizitzaren bidezko hezkuntza. Eskolak haurrari oinarrizko beharrak asetzen ikasten lagundu behar dio: elikadura, arriskuei aurre egin eta lana.
  • Haurraren nortasunareiko errespetua.
  • Askatasuna, haurrak bere joerak modu naturalean azal ditzan.

  • Eskola giroak haurra motibatzeko antolatu, ekintza bereziak sortu behar ditu haurraren jakinmina pizteko.
  • Haurrak jolasa eta esperimentazioaren bitartez ikasiko du. 
  • Inguru naturalean oinarritzen da.

Globalizazioa haurrak errealitatea modu globalean uletzen eta ezagutzen du . Metodo hau haurraren interesetatik abiatzea eskatzen du, honetarako fase desberdinak ematen direlarik: BEHAKETA, ASOZIAZIOA eta ADIERAZPENA.




IKASKUNTZA ESANGURATSUA

David Ausubel-en ikaskuntzan teorian oinarrituta.
Konstruktibismoan eragina du.
3 baldintza beharrezkoak: ikasleak, material esanguratzua, ikasleen jarrera.
Ikaskuntza esanguratsua eman dadin haurrak ezagutzen duen hortatik  abiatzea da garrantzitsua eta ikasleen interesa piztu, klima harmonikoa, iritzia emateko baimena... ematea eznibestekoak dira.


GLOBALIZAZIOAK ETA IKASKUNTZA ESANGURATSUAK AURREKO AURKEZPENEKIN DUTEN LOTURA AZTERTU DUGU:
  • Eskola libreekin lotura zuzena dute.
  • Freirek gizartean eragina, gizartearen  ERALDAKETA gehitu zuen.
  • MONTESSORIren pedgogia askatasunean oinarritu zen ikasleek manipulatu, haurren beharrak izaten dira kontutan, ez da haurrak dakien hortatik abiatzen. Globalizazioan oinarritzen da. 
  • Freinet, ikasleen intereretatik ikaslea behatzailea, proiektuka lan egitea aiptzen zuen,beraz gñobalizazioarekin zerikusi haundia du.
  • Hizkuntzaren erabilerari dagokionez, aukeratzen ditugun hitzak garrantzia handia dute ikaskunta esamguratsua emateko.
  •  Parte-hartzea ezinbestekoa da ikaskuntza esanguratsua emateko, loturak egitea ezagutza berriak lortzeko.
DIDAKTIKA ZER DA?

Ikas irakaskuntza prozesuez arduratzen den zientzia da. Helburu nagusiak pertsonen formakuntza eta garapen soziladira. Iraka-ikaskuntza prozesuak, irakaslea, ikaslea eta curriculuma ditu objektu nagusiak.

2018(e)ko apirilaren 11(a), asteazkena

PARTAIDETA / HEZKIDETZA ETA GATAZKAK

Gaur  bi taldek egin dituzte aurkezpenak PARTAIDETZA eta  HEZKIDETZA ETA GATAZKAK gaiak jorratu dituzte.

PARTAIDETZA:

Partzidetza jarduera pertsonal bat da eta era berean taldeko prozesu bat, hezitzailea eta berdintasunean oinarrituta, sortzailea eta eraldatzailea da, edo hala izan nahi du. Egiturazko desberdintasunak eta gatazka sozialak eta politikoak zokoratzeko tresna izan daiteke partaidetza. Honetaz gain, garatu daitekeen ahalmen bat, ingurunearekin harremantzako modua eta konpromezua eskatzen du. Eraldatzailea, hezitzailea, sortzailea izateaz gain, berdintasuna sustatzen du.

Partaidetzak baldintza batzuk eskatzen ditu: Parte hartzen jakitea(entzutea, adertibitatea...), parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi izatea. Hiru baldintza hauetan oinarrizkoa da genero- analisiak dakarzkigun aldagaiak kontutan hartzea, parte-hartze hori benetakoa eta berdintasunean izan dadin:
  • Parte-hartzaile bakoitzaren autoritatearen pertsonalaren ezagutza. 
  • komunikazio estilo desberdinak.
  • Errespetuan oinarritutako protagonismo eraikitzailea.
  • Norberaren eta bestearen emozioen ezagutza.
  • Neska-mutilen artean parekatutako lidergoa.
 Nola landu eskolan?
  •  Denentzako eskola guneak sortu.
  •  Antolamendu horizontala.
  • Guztien ahotsak beharrezkoak dira.
  • Guztien protagonismoa onartu.
  • Hezkuntza komunitate osoaren etengabeko formakuntza.

Partaidetza parekidea utopia?

Aurrerapenek ez digute hutsuneak ikusten uzten, heziberrin kontenplatuta dagoen arren. Ikasleak partaidetza aktiboan hezitzea  beharrezkoa da, genero estereotipoak apurtuz.



HEZKIDETZA ETA GATAZKAK

Gizartean bezala eskolan ere  ikuspegi androzentrista da nagusi eta hori hainbat alderditan islatzen da, baita edukietan ere. Eskolak neskeei ez diizkie emakumeen erreferentzia eskaintzen, eta erreferente horiek klabeak dira identitata eraikitzeko.


Erroka nagusiak: Hezkuntza ereduak aztertu, ikasle guztien hezkuntza eskubidea onartu, eskola komunitate osoak parte hartzea besteak beste. Guzti honetan irakaslearen papera oso garrantzitsua da. Irakasleak genero kontzientzia izatea,  bere identitatea osatu genero estereotipotik kanpo...

Diskriminazioa ekiditeko: Parekidetasuna, elkartasuna, askatasuna, desikasi (sinismen ohiturak...)...Ezinbestekoak dira.

Hezkidetzak lan egiteko modua aldatzea dakar berarekin. Eskolak gizarte eraldatzeko eragilea izan behar du, erresistentzia gogorra izan  daiteken arren posible da eta bide horretan  orainate egindakoa oinarri bezela hartu behar da.

Kontuta hartu beharrekoak:
  • Haurrekiko ditugun espektatibak  garrantzia dute, eragiten dute
  • Medioek estereotipoak sortzen dituzte eta mikro indarkeria ere bai.
  • Ikastetxe osoaren formazioa beharrezkoa da
  • Materialak berrikusi, emakumeak protagonismoa hartzea esparru guztieta eta  gizonak esparru pribatuan azaltzea garrantzitsua da.
  • Haurrari hezkidetza zer den azaldu.
  • Gatazka bizitzaren parte direla onartzea.

Gatazken trataera eta hezkidetza eskolan: 

Eskolan gatazken trataera lantzea garrantzitsua da; honetareko, empatia, emozioak, komunikatzeko trebetasuna... landu beharko lirateke. Lankidetza izan daiteke tresna erabilgarria.

Askotan, ikasleak sailakatuak izaten dira gatazkatsuak edo ez izatearen arabera eta hau ekiditea oinarrizkoa da. Honetaz gain, arau gutxiago erabili eta gaia lantzea,  gatazken  alde onak onartzea ( ez dira sahiestu behar bizitzaren parte direlako, asko ikasi daiteke), Feminismoaren ekarpenak bidelagun hartuz, ez jakintasunari aurre egitea... oinarrizkoa da.