PARTAIDETZA:
Partzidetza jarduera pertsonal bat da eta era berean taldeko prozesu bat, hezitzailea eta berdintasunean oinarrituta, sortzailea eta eraldatzailea da, edo hala izan nahi du. Egiturazko desberdintasunak eta gatazka sozialak eta politikoak zokoratzeko tresna izan daiteke partaidetza. Honetaz gain, garatu daitekeen ahalmen bat, ingurunearekin harremantzako modua eta konpromezua eskatzen du. Eraldatzailea, hezitzailea, sortzailea izateaz gain, berdintasuna sustatzen du.
Partaidetzak baldintza batzuk eskatzen ditu: Parte hartzen jakitea(entzutea, adertibitatea...), parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi izatea. Hiru baldintza hauetan oinarrizkoa da genero- analisiak dakarzkigun aldagaiak kontutan hartzea, parte-hartze hori benetakoa eta berdintasunean izan dadin:
- Parte-hartzaile bakoitzaren autoritatearen pertsonalaren ezagutza.
- komunikazio estilo desberdinak.
- Errespetuan oinarritutako protagonismo eraikitzailea.
- Norberaren eta bestearen emozioen ezagutza.
- Neska-mutilen artean parekatutako lidergoa.
- Denentzako eskola guneak sortu.
- Antolamendu horizontala.
- Guztien ahotsak beharrezkoak dira.
- Guztien protagonismoa onartu.
- Hezkuntza komunitate osoaren etengabeko formakuntza.
Partaidetza parekidea utopia?
Aurrerapenek ez digute hutsuneak ikusten uzten, heziberrin kontenplatuta dagoen arren. Ikasleak partaidetza aktiboan hezitzea beharrezkoa da, genero estereotipoak apurtuz.
HEZKIDETZA ETA GATAZKAK
Gizartean bezala eskolan ere ikuspegi androzentrista da nagusi eta hori hainbat alderditan islatzen da, baita edukietan ere. Eskolak neskeei ez diizkie emakumeen erreferentzia eskaintzen, eta erreferente horiek klabeak dira identitata eraikitzeko.
Erroka nagusiak: Hezkuntza ereduak aztertu, ikasle guztien hezkuntza eskubidea onartu, eskola komunitate osoak parte hartzea besteak beste. Guzti honetan irakaslearen papera oso garrantzitsua da. Irakasleak genero kontzientzia izatea, bere identitatea osatu genero estereotipotik kanpo...
Diskriminazioa ekiditeko: Parekidetasuna, elkartasuna, askatasuna, desikasi (sinismen ohiturak...)...Ezinbestekoak dira.
Hezkidetzak lan egiteko modua aldatzea dakar berarekin. Eskolak gizarte eraldatzeko eragilea izan behar du, erresistentzia gogorra izan daiteken arren posible da eta bide horretan orainate egindakoa oinarri bezela hartu behar da.
Kontuta hartu beharrekoak:
- Haurrekiko ditugun espektatibak garrantzia dute, eragiten dute
- Medioek estereotipoak sortzen dituzte eta mikro indarkeria ere bai.
- Ikastetxe osoaren formazioa beharrezkoa da
- Materialak berrikusi, emakumeak protagonismoa hartzea esparru guztieta eta gizonak esparru pribatuan azaltzea garrantzitsua da.
- Haurrari hezkidetza zer den azaldu.
- Gatazka bizitzaren parte direla onartzea.
Gatazken trataera eta hezkidetza eskolan:
Eskolan gatazken trataera lantzea garrantzitsua da; honetareko, empatia, emozioak, komunikatzeko trebetasuna... landu beharko lirateke. Lankidetza izan daiteke tresna erabilgarria.
Askotan, ikasleak sailakatuak izaten dira gatazkatsuak edo ez izatearen arabera eta hau ekiditea oinarrizkoa da. Honetaz gain, arau gutxiago erabili eta gaia lantzea, gatazken alde onak onartzea ( ez dira sahiestu behar bizitzaren parte direlako, asko ikasi daiteke), Feminismoaren ekarpenak bidelagun hartuz, ez jakintasunari aurre egitea... oinarrizkoa da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina