2018(e)ko apirilaren 10(a), asteartea

P. FREIRE / EMAKUMEAK HISTORIAN ZEHAR / CURRICULUMAREN IKUSPEGI DESBERINAK.

Aurkezpenekin jarraituz, gaurkoan, lehenik Paulo Freireren inguruan aritu dira ikaskideak. Orainarte bezala bere padagogiaren ideia nagusiak jasotzen saiatuko naiz eta beraren inguruan esanguratsua iruditu zaidana komentatzen.

Pedagogo ospetsu honek duela lau urte utzi bagintuen ere, oraindik bere pentsamendu eta ideiek izugarrizko oihartzuna dute hezkuntza munduan. Paulo Freireren hezkuntzak Zapalduen Pedagogia izan du abiapuntu, bere testuinguruko kultura kolonizatuei zuzendua egon delarik. Dena den, egungo europar hezkuntzak bere iturrietatik edan ahal izan du, eta horretan jarraitzen du autore honen zenbait ekarpen praktikara eramanez.

Bere teoriaren ardatz nagusiak:
  • Isiltasunean bizi diren kulturaz arduratu zen.
  • Ikasketa dialogikoa proposatu zuen.
  • Helduen  alfabetatzeaz ere ardurtu zen.
  • Izakia etengabe ikasten ari dela defendatu zuen, izakia bukatugabea dela honek etengabe eraldatzen ari dela bezela ulertzen du;
  • Bere teoriaren ardatza aldaketa eta eraldaketa sozialean oinarritzen da.
  • Hezkuntza prozesua ezin da egokitzapen hutsera mugatu, bere hastapenetan eraldatzearen ideiak egon behar du, askatasunaren prozesu batean murgilduz. 
  • Hezkuntzako arazoa egiteko pedagogikoaz gain , egiteko politikoa ere bada.  
Freirek"Autonomiaren Pedagogia" deritzon lanean azalduko duen bezala, ezagutza kritikoa praxis politiko eta kulturalean zentratua egongo da.

Autonomiaren pedagogia:

Hezkuntzaren eraldatzen prozesuaren lehen urratsa errealitatea ezagutzea izango da. Freirek Ezagutza kritikoa  modu askean eta demokratikoan ulertuko du. Hekuntza modu honetan ikusteak, irakaskuntza prozesu berri bat ezartzea ekarriko du eta autonomia pixkanaka barneratzen ari den erantzukizunean oinarrituko da, hiru printzipio nagusi dituelarik:
  1. Irakastea ez da ezagutzak transferitzea.
  2. Ez dago irakaskuntzarik ikaskuntzarik gabe.
  3. Irakastea giza-berezitasun bat da.
Ordurarte edukiak transferitzean oinarritzen zen hezkuntza mota hankaz gora jarriko du Freirek.  Horren aurrean, Hezkuntza kritikoa proposatuko du teoria eta praktika maila berean egote aldarrikatukoz. Bere ustez,  edukiak eraiki egin behar dira, baina horretarako Hezkuntza Komunitate guztiak (irakasle, ikasle, guraso, ez dozenteak) parte hartu behar du, hau da, edukiak taldean eraiki behar dira.Komunitate horretan irakslea bitartekaria da eta harreman horizontala emango da; irakasle eta ikasleak elkarrekin ikasi, irakatsi, kezkatu, ekoiztu eta elkarrekin aurre egin behar baitie arazoaei. Guzti honetarako metodo dialogikoa erabiliko du, Freirek ikasle eta irakasleen jarrera dialogikoa, irekia, jakinguratsua, ikertzailea eta aktiboa izan behar dela azpimarratuko du. Horrek inplizituki aldaketa-eraldaketa ekarriko du.

Azken finean, Freireren teoriaren azpian dagaen helburua testuinguruaren irakurketatik abiatuz, errealitatearen ERALDAKETA da.

Bestalde,  gaur egun gure inguruan  Freireren teoria oinarri hartuta lan egiten duten hezkuntza proiektuak Hezkuntza komunitate dialogikoak dira. Esperientzia hauen  helburua ikastetxeen errealitatea eta praktika aldatzea,  hobetzea izango da. Oraindik ere, Freirek eragin handia du hezkuntzan.


Bigarren aukazpena emakumeek historian zehar lortu dituzten gauza garrantzitsuen inguruan dugun ezagutza eskaxaren inguruan izan da. Orokorrean, izkutuan dauden kolektiboen inguruan.

Ezagutzen ditugun emakume ospetsuak txuriak, gizarte maila altukoak, nahi zute lanbidea egiteko askotan izkutatu behar izan dutenak... izan dira. Guzti honen azpian historia irabazleek eta gizoneskoek idatzi dutela argi dago. Historian zehar emamumeak ikustezinak izatea, era berean, emakumeak ezkutatu beharra suposatu du. Honekin batera  curriculumean emakumeak ez du presentziarik.

Ezkutuan dauden kolektiboak argira ateratzeko proposamenak hauek izan daitezke:
  • Beraietaz hitz egin.
  • Gu, guztiok, pasibotasunetik atera.
  • Hizkuntza zaintzea.
  • Curriculum izkutuari erreparatu.
  • Hezkidetzaren bidea jorratzea, "itzulgarritasunaren araua" izan daiteke bidea.
  • Guztiok jabetzea: Eredutik kanpo geratzen dena bartertuta geratzeko arriskuan dagoela, inkontzienteki gehienok hizkuntzaren erabilera sexista egiten dugula eta horregatik, irakasle izango garenok bereziki, gai honen inguruan lan pertsonala egin behar dugula. 

Ondoren, "A qué llamamos curriculum" dokumentuaren inguruan aritu gara:

Curriculumak edukiak, planifikazioa eta interakzioa (errealitate konkretura egiokitzea) hartu behar ditu bere barne. Curriculumak bete behar diren minimoak ezartzen ditu eta Haur hezkuntzan orientatiboa besterik ez da.

  • Zer irakatsi gauza bat da eta nola beste bat. Izan ere, Amerikako deskubrimentua nola irakatsi modu asko daude.
  • Eskola batean berrikuntzak ematen direnean, talde txikiak parte hartzen du normalean eta prozesu motelak izaten dira. Baina beti dago aukera gauzak zure modura egiteko.
  • Ebaluaketa modu zintzoan egiteko, aldez aurretik ikasleei zer ebaluatuko den esatea komeni da. Haur Hezkuntzan ebaluaketa egiteko garaian, haurrek zer egiten duten ondo esatea ere garrantzitsua da, familia eta irakasleen arteko harreman estua garrantzitsua da eta  ebaluazio mota, denboralizaioa... kontutan izan behar dira.
  • Curriculum izkutuaz jabetzea ezinbestekoa da. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina