2018(e)ko martxoaren 28(a), asteazkena

HIZKUNTZA ETA HEZKUNTZA



Gaurko aurkezpena hikuntza eta hezkuntzaren ingurukoa izan da, batez ere genero ikuspegitik landu dugularik. Hizkuntzaren bitartez balioak transmititzen ditugu eta ondorioz hizkuntza emakume eta gizonak zer izan garen transmititzeko tresna bihurtzen da.

Hizkuntzaren erabilpen desegokia, sexistaren, arrazistaren, homofoboaren adibide ugari ditugu: "trabajar como un negro", "trabajo de chinos", "eso es de maricas"...

Generoari dagokionean, hizkuntza sexista da? edo erabilerarekin egiten dugu sexista?

Euskarak genero gramatikalik ez du, baina  bai egiten da genero bereizketa.  Adibidez, gizona hitza erabiltzen da gizonak bakarrik izendatzeko eta baita emakumeak eta gizonak izendatzeko ere. Erabilpen egokia pertsona edo bi generoak aipatzea litzateke.

Begirada Haur Hezkuntzan jartzen badugu,  esaten eta egiten dugunaren garrantzia ukaezina da. Ohikoa da irakasle batek haur bati "amak josiko dizu..." esatea edo irakaslaeari andereƱo deitzea adibidez.

Hezkidetzaren grrantzia:
  • Pertsona oro egokitzea (baliabideak jartzea) helburu berdinetara iristeko.
  • Hezkuntzak sexismoa transmititzen du, androzentrista da: gizonezkoak hartzen dira erreferentziatzat emakumeak era batera edo bestera desagertaraziz.
  • Emekumeekin lotzen ditugun gauzak ez dira lantzen eskolan (emozioak, sentimenduak...), gizonekin lotzen ditugunak berriz bai (aspektu zientifikoagoak adibidez).
  • Urdina eta arrosaren erabilera.
  • Patioa: erdian mutilak egon ohi dira, eta honek garratzitsu bihurtzen ditu.

Hezitzaile papera:
  • Hezitzaileek dituzten aurreritziak arrikutsuak dira, haurrengan jartzen diren espektatibak eragin handia dute: mutilak indartsuak, mugituak hautematen dira, neskak berriz lasaiak, sentikorrak...
  
Familiaren garrantzia:
  •  Familiak eta hezkuntzak bide beretik joatea ezinbestekoa da. Hezkuntza komunitate osoak bide bera landu beharko luke.
  • Familia hitza eredu heterosexualarekin lotuta dago. Baina familia eredu asko daude.
Hezkidetzaren bidea jorratzeko "itzulgarritasunaren araua" izan daiteke bidea: Haurrak direnagatik tratatzea eta ez neska edo mutila direlako. Haur batekin gaudenean , mutil edo neska balitz berdin tratatuko nuke? galderari erantzutea lagungarri izango zaigu hezkidetzarako bidea hartzeko.

Niretzat oso garrantzitsua da hiru gauza hauetaz jabetzea: eredutik kanpo geratzen dena baztertuta geratzeko arriskuan dagoela, inkontzienteki gehienok hizkuntzaren erabilera sexista egiten dugula eta  hezkidetzarako norberak ematen dituen pauso txikiak oso garrantzitsuak direla. Ezinbesteko iruditzen zait  guztiok eta batez ere irakasle izango garenok lanketan pertsonala egitea gai honen inguruan , gehienok gure amaren sabelean ginenetik genero bereizketa jaso baitugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina