2018(e)ko martxoaren 21(a), asteazkena

MONTESSORI / BARBIANA/ ESKOLA ALTERNATIBOAK



Gaur pedagogo eta eskola desberdinen inguruko aurkezpenekin hasi gara. Motessori, Barbiana eskola eta eskola libreen inguruan izan dira saioak. Beste taldeek egindako lana eskuragarri izango dudanez, deigarriak iruditu zaizkidan ideiak eta berdintasun eta desberdintasun nabarmenenak jasoko ditut.

MarĂ­a Montessorik hezkuntza barne prozesu espontaneo bezela ulertzen zuen eta hau horrela emateko oztoporik gabeko ingurunea eta materialak haurren eskura egotea izenbestekoa zela zioen. Honekin haurren autonomia bermatzea oinarrizkoa zen. Gidarien rola behatzaile eta haurraren garapenaren arabera materialen aurkezle izanik, nik materialen direktibotasuna eta baita haurren benetako interesak kontutan ez hartzea  azpimarratu nahiko nuke. Horretaz gain gustatu zaizkidan alderdi batzuk nabarmendu nahiko nituzke:
  • Umeen geldiuneak errespetatzea.
  • Akatsetaz, ume beraiek jabetu behar dira.
Barbiana eskolaren inguruan ideia hauek nabarmendu nahi ditut:
  • Ikasle guztien arrakasta bermatzea zuen helburu.
  • Ikasleen kooperazioa, elkarlana eta ikaskuntza beraien interesetatik abiatzea oinarrizkoa zen.
  • Garai hartan zegoen pedagogiari kritika egiten zion.
  • Edonor da ikasteko gai.
  • Familia pobreentzako sartutako eskola izan zen, garai hartan pobreei hitza ematen eta pentssamendu kritikoa bultzatzeko asmoz.
Eskola libreen inguruko lana egitea  gure taldeari egokitu zaio, lan hau egiterakoan, gaur egun, Haur Hezkuntzako graduan, hezkuntzaren berrikuntzaren inguruan hausnarketa egiten dugunean, eskola libreek konpartitzen dituzten ezaugarri askoren inguruan ari garela konturatu naiz:
  • Autonomia.
  • Dimentsio anitzeko hezkuntza.
  • Haurren interesak kontutan hartzea.
  • Irakaslearen rol aldaketa: emaile izatetik, bidelagun izatera...
  • Adin aniztasuna, elkarlana... 
Amaitzeko,   Haur Hezkuntzan orokorrean curriculuma malgua eta derrigorrezkoa ez dela entzun dudanean, ilusioa eta motibazioa piztu zaidala aitortu behar dut, hain garrantzitsuak iruditzen zaizkidan pedagogo  hauen ideia asko gaur egun praktikan gauzatu daitezkela pentsatuz.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina