Gaurko klasean irakasle kongresu baten ondoren aditu bati egindako elkarrizketa ikusi dugu. Hauek dira bideoa ikusi ondoren eta gelan horren inguruan hausnarketa egin ondoren atera ditudan ideia nagusiak:
- Hezkuntza sisteman aldaketa emateko beharrezkoak dira:
- konbentzimendua.
- Lana.
- Errutinarekin hautsi.
- Jakintza horizontala. Interakzio horizontala beharrezkoa da.
- HEZKUNTZA: Edonon, edonorekin, egunaren edozein momentutaneman daiteke eta ezagutza bukaezina da.
- XIX-XX mendetik oinordetutako eskola zaharkitua geratu da eta ez ditu XXI. mendeko beharrak asetzen.
- Helburu eta zentzua berreskuratu behar da hezkuntzan.
- Ikasgaietan oinarritutako curriculumak ez ditu gaur egungo beharrak asetzen.
- Hezkuntzak haur bakoitzaren behar espezifikoak ase behar ditu.
- Erreprodukzio memoristikoak ez du funtzionatzen. Informazioa etengabe gehitzen doa, eta gaur egun informazioa gordetzeko ardura makinei dagokie. Gainera izakiek baino kantitate handiagoan gorde dezakete.
- SORMENA, KRITIKA, BERRIKUNTZA, INFORMAZIOA BERELABORATZEAREN GARRANTZIA (MAILA KOGNITIBOAN), EMOZIOAK... LANDU BEHAR DIRA.
- Irakasleek aldaketa nahi dute. ALDAKETA neurozientziak bermatzen du:
2. Inkonszienteki ere ikasten da eta hau ere aztertu behar da.
3. Aldaketa modu kooperatiboan egin behar da. Irakasleak elkartzea beharrezkoa da.
4. KULTURA aldatzeko konbentzimendua eta esperientzia... ezinbestekoak dira.
Ondoren galdera honi erantzun diogu:
- Guzti hau entzun ondoren, gaur egungo eskolak nolakoa izan beharko luke?
- Curriculumak bizirik egon behar du, sortzen diren interesekiko irekia...
- Globalki lan egin behar da. Adebideak: Dentistarengana joatean matematika (zenbakuntza, orduak, diru kontuak, neurketak...), hizkuntza (hiztegia, informazioa eskuratu, azaldu...), gizarte (arauak txanda itxoin, bezero rola...), Natura (anatomia)...
Honetaz gain E. Punset beste bideo bat ikusi eta ideia hauek jaso ditut:
- Ikaskuntza gauzak pertsonalki egitean ematen da, parte-hartzea ezinbestekoa da.
- Ordenadorea hezkuntzan lagungarri izateko esperientziak eskaini behar ditu. Eskolak ez dute nahi izaten kontrolatu ezin duten tresna delako.
ARIKETA: Nola lan egin proiektuka norberaren interesetatik abiatuta.
GEOGRAFIA, EUROPA LANTZEN:
- Interesa: kirola.
- Taldeen hiriburuak mapan kokatu.
- Kultura<. hizkuntza, festak, gehien praktikatzenden erlijioa, tradizioa, ohiturak...
- Interesa: Janaria.
- IkasIkasleak bizi diren hiriko jatetxe motak izendatu eta horren arabera landu. Supermerkatuan zerrendatu beste herrialdetako produktuak...
- Interesa: Musika.
- Eurovision oinarri hartuta.
- Adierazi XXI. mendean hezkuntzak daraman paradigma aldaketa:
- Egiten ikasten da.
- Irakasleek ikasleekiko dituzten espektatibak handiak izan behar dute.
- Interakzio horizontala eta zabala, diakronikoa.
- Curriculum irekia interaktiboa.
- Globalki lan egitea, maila kognitiboa altuak garatuz: sormena, kritikarako gaitasuna...
- Oinarrizko konpetentziak zer dira, esaldi bat osatu ideia honekin:
Azkenik gaurko klase amaitzeko curriculum izkutuaren inguruan ondorengoa irakurri dugu,
"El curriculum oculto visual: aprendeer a obedecer a través de la imagen". Hauek dira jaso ditudan ideiak:
Ikus eremuan ematen den curriculum izkutua tresna eraginkorra izan daiteke modu inplizituan ezagutzak eta baloreak trasmititzeko orduan. Ikusmenaren lengoaiarekin eskola instituzioak helduarorako prestatzen gaitu eta inkontzienteki ikasleak modu esplizituan onartuko ez lituzkeen baloreak barneratzen doa.
Ikus eremuan ematen den curriculuma esplizitua egitea, irakasleek eta eskola instituzioak erabiltzen dituen ikusmen errepresentazio hauen inguruan hausnartzea eta hauekin zein mezu transmititzen ditugun aztertzea izan daitezke hezkuntza demokratiko eta progresista bilakatzeko mekanismoa.
Gai honen inguruan guztion artean interesgarriak iruditu zaizkidan ideia hauek komentatu ditugu:
Uniformea: Nortasuna ezabatzeaz gain, neskak deseroso daude gorputz mugimendurako. Gainera ez da klasea ezabatzen, dirua duenak nolabait adieraziko du bestela ere.
Gure gela: Dekorazio aseptikoa (ez entretenitzeko, aurrera begiratzeko...), Denak irakasleari begira egoteko antolatuta daude mahaiak. Fakultatean plastika eta musika ikasgaiak sotanoan egiten dira , laborategiak berriz goran daude leku pribilegiatuan.
Irakurri dugun testua: Maskulinoan idatzita dago. Beharrezkoa da gogoratzea aipatzen ez dena ez dela existitzen (curriculum izkutua).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina