Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremuari dagokionez, jarduera honekin pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzen genuen enpatia eta asertibitatea landuz. Norberaren eta gainerako pertsonen sentimenduak, emozioak, oinarrizko beharrizanak eta interesak adierazten, identifikatzen eta erregulatzen ikasiz. Egunerokoan ardura txikiak hartzen genituen eta elkarbizitzarako arauak zeintzuk ziren ikasten genuen (txandaren zain egotea adibidez).
Gelakideen proposamenak entzunaz arreta mantentzen ikasi eta gainerako pertsonen nortasuna eta ezaugarriak onartuz diferentziak errespetatzen lagundu eta gure nortasuna eraikitzen laguntzen zigun.
Errespetu, laguntza eta lankidetza jarrerak ematea ezinbestekoa zen eta hurbilean zer gizarte talde genituen konturatzen ginen.
Helburu nagusiena, norberaren nortasuna eraikitzea zen, norbera pertsona berezia dela ohartzea eta nork bere buruaren gaineko irudi orekatu eta positiboa osatzea.
Honela, elkarbizitzarako arau batzuk ezartzea beharrezkoa dela konturatzen ginen, kide eta gizarte taldeen ezaugarriak ezagutzen gindoazen pixkanaka eta jolas simple batzuen arauak onartzen. Guzti honek, besteen interesekin, gogoekin, aldartearekin sentikorrak izaten laguntzen zigun.
Bestalde, nortasunaren eraikuntza eta komunikazioaren adierazpenaren eremuari dogokionez, ahozko hizkuntza lantzen genuen ideiak sortuz eta adieraziz. Honek gure portaera eta elkarbizitza erregulatzeko balio zigun, gure sentimenduak eta emozioetaz jabetuz eta komunikatzen ikasiz. Gainera, gero eta denbora epe luzeagoan eusten genion arretari komunikazio egoeratan; laguntza eskatzen ikasten genuen, galderak egitea gero eta errazagoa egiten zitzaigun eta adierazpen egokiagoak egiten genituen, besteak beste.
Ederto, Laura.
ErantzunEzabatuAzalpen koherenteak, ondo hausnartutako ondorioak.